Hirigintza batzordearen bilera udaletxe abertzale batean: alkatea, bi zinegotzi abertzale eta idazkaria, elebidunak. Bi zinegotzi unionista eta Udalak kontratatutako eraikuntza-enpresako ingeniaria, espainieradun elebakarrak.Bilera luze doa, eta kafea hartzeko etena egin dute. Tarte horretan, bi zinegotzi abertzaleak euskaraz hasi dira euren artean. Bat-batean, bertan zen ingeniariak zakar: “¡A hablar en vasco a la calle!”. Eta zinegotzi unionistak: "Eso! Eso!". Kalapita polita antolatu zen noski.
Irakaslearen eta gurasoen arteko bilera ikastola batean: gehienak elebidunak izan arren, bilera espainiera hutsez doa. Halako batean ama batek galdera luzatu dio euskaraz irakasleari. Beste ama batek, elebakarra bera, zakar egin du protesta.
Guraso gehienek haserre begiratu diote… ama euskaldun sakrilegoari: ez du ba bilerako Pax hispana hautsi! Akabo bileraren armonia erdalduna.
Supremazismo erdalduna oso hedatuta dago gurean. Euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dugunok, horien antzeko beste hamaika adibide eman ditzakegu, ia egunero izaten baitugu supremazista bat edo batzuekin topo egiteko “zortea”.
Zeharkakoa da erdal supremazismoa, klase-artekoa. Beti inposatuko dizu erdara jendarmeak eta guardia zibilak. Sarri udaltzainek edo ertzainek, medikuek edo erizainek, zuzendariek nola tabernariek … nahi gabe edo ez.
Erdaraz bizi diren elebakar nahiz elebidunek, ostera, ideia arrastorik ere ez dute euskaltzaleok jasaten dugun hizkuntza zapalkuntzaz. Gatazka linguistikoa badenik ere ez dakite. Ezin dute jakin, praktikan erdal komunitatearen parte eginez edota haren arauak erabat onartuta bizi baitira.
Hala, erdaldun gehienek euskara ikasi nahi ez izatea, “normala” edo bidezkoa iruditzen zaio euskaldun askori ere. Aldiz, “anormala” edo muturreko jarrera irizten diote askok, beste euskaldun batzuek euskaraz bizi nahi izateari.
Hala, Euskal Herrian bizi diren erdaldun gehientsuenek, euskaldunok euren presentzian erdaraz egin behar dugulako uste osoa daukate; egiten dugun oro, erdaraz ere egin behar dugula uste dute, eurek arazo barik uler dezaten dena, inongo ahaleginik egin beharrik gabe.
Euskal Herrian bizi diren erdaldun gehientsuenek, euskaldunok euren presentzian erdaraz egin behar dugulako uste osoa daukate; egiten dugun oro, erdaraz ere egin behar dugula uste dute, eurek arazo barik uler dezaten dena, inongo ahaleginik egin beharrik gabe
Hala, euskalerritar gehienek uste dute etorkinak Espainiatik edo Frantziatik kanpoko “atzerritarrak” direla eta ez Espainiatik edo Frantziatik etorritakoak. Horiek “desplazatu” gisa zenbatzen baitira, turisten kategoriatik gertuago, bizi-baldintza hobeen bila jatorrizko herria utzitakoetatik baino.
Eta euskalerritar gehienek berriro ere, uste dute “atzerritarrei” espainiera edo frantsesa ikastea eskatu behar zaiela, baina soilik erdiek uste dute euskara ikastea eskatu behar zaiela, ostera.
Asimilatuon hiztegia. Kafeari Baqué esaten omen zaio inguruotan, publizitateari sinetsiz gero. Aldiz, asimilazioari “elkarbizitza” esan zaiola segurua da, gure nortasun ikur guztien desegiteari eta gure herri izaeraren ukazioari bezala.
Menpekotasun politikoari “autonomia” esaten diogu, gerra-zerga bati “itun ekonomiko”, otzankeriari “malgutasun”, gure nortasunari eusteko ahaleginari “esentzialismo”, eta erantzun bortitzik gabeko okupazio armatuari “bake”.
Hizkuntza ordezkapen prozesuari “normalizazio”, hizkuntzaren desitxuratze eta pobretze azkarrari “eboluzio”, euskaldun elebakarrik gabe geratu izanari “aberastasun”, euskaraz bizitzeko eskubidea gauzatu nahi izateari “inposaketa”, erdaldun elebakarrek euskara ikasi nahi ez izateari “eskubide”, epelkeriari eta erdaltzaletasun amorratuari “malgutasun”…
Menpekotasuna normalizatu egin dugu. Estatu zapaltzaileen mendetako ekimenaren eraginez, gure elite abertzaleen parte baten nahita edo nahi gabeko laguntzaz gertatu da.
Alderdi eta sindikatu abertzaleak ere, españolez / frantsesez eraiki behar izan ditugu, eta zapaltzaileek inposatzen dizkiguten hizkuntzak “gure” bilakatu ditugu, inposaketa eskertu eta gurea gorrotatu, gure arteko askok. Espainiera eta frantsesa “gureak” eta “hemengoak” dira euskara bezainbeste, ez soilik unionisten hitzetan. Abertzale asko eta asko ere berdin mintzatzen dira. Horientzat doa galdera:
Espainiera / frantsesa “gureak eta hemengoak” badira, zergatik mendetako inposaketa erabatekoa eta euskararen debekua? Zergatik dira biak ala biak legez derrigorrezkoak Estatu banatan gaur egun ere?
“Lehen baino hobeto” omen gauden arren, hori da egungo egoera “bikaina”, aipatu ere egin ezin dena. Tabua. Alderdi, sindikatu eta bestelako erakunde abertzaleek (unionistak ez du ematen laguntzeko daudenik) berari gogotik heldu eta zintzo aurre egin ezean, herri hau desagertzera doa herri-gizarte-nazio espainiarraren / frantsesaren uretan… “malgutasun osoz” eta gatazka itsusirik agerrarazi barik, hori bai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]