Ertzaintzak Barakaldoko gaztetxea itxi izana salatuko dute egunotan

  • Barakaldoko Gazte Asanbladak deituta, gaztetxea itxi izana salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur Bide Onaren plazan, 19:00etan. Pasa den ekainaren 7an ireki zuten gaztetxea.


2014ko abuztuaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Barakaldoko gazteek ekainean egindako manifestazioa (Argazkia: Herrikolore)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaztetxeko sarraila aldatu eta giltzak jabeari eman dizkio Ertzaintzak, “berriro okupatua izan ez dadin”, Topatu.info-k jakinarazi duenez.

Denbora luzez hutsik zeraman eraikin batean dago Kobazulo gaztetxea. Ekainaren 7az geroztik, "jabeak jarritako salaketa eta egindako presioa tarteko", Ertzaintzaren presentzia gaztetxearen inguruan "nabarmena" izan da.

Uztailaren 18an ospatu zuten gazte egunean, adibidez, eraikina zigilatzen ahalegindu ziren, baina ez zuen lortu.

Itxiera salatzeko ekitaldien baitan, ostegunean kalejira egingo dute gazteek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!