Barakaldoko Gazte Asanbladak deituta, gaztetxea itxi izana salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur Bide Onaren plazan, 19:00etan. Pasa den ekainaren 7an ireki zuten gaztetxea.
Gaztetxeko sarraila aldatu eta giltzak jabeari eman dizkio Ertzaintzak, “berriro okupatua izan ez dadin”, Topatu.info-k jakinarazi duenez.
Denbora luzez hutsik zeraman eraikin batean dago Kobazulo gaztetxea. Ekainaren 7az geroztik, "jabeak jarritako salaketa eta egindako presioa tarteko", Ertzaintzaren presentzia gaztetxearen inguruan "nabarmena" izan da.
Uztailaren 18an ospatu zuten gazte egunean, adibidez, eraikina zigilatzen ahalegindu ziren, baina ez zuen lortu.
Itxiera salatzeko ekitaldien baitan, ostegunean kalejira egingo dute gazteek.