Igandeko Baserria-ren saioan ikusi dira irudiak. Blue Lives Matter (Bizitza Urdinek Axola Dute) Black Lives Matter (Bizitza Beltzek Axola Dute) mugimenduari erantzun bezala jaio zen. 2018an EITBk ez zuen elkarrizketa bat egin elkarrizketatuak Altsasukoak aske lelodun kamiseta soinean zeramalako, estilo liburua argudiatuta.
Gontzal V.R. EITBren Baserria saioko lehiakidea da, eta ertzaina. EAEko telebista publikoak igandean eman duen saioan, Honoring Courage; Blue Lives Matter (Ohore adoreari; Bizitza Urdinek Axola Dute) leloa, eta polizia baten eta AEBetako ikurraren irudiak zituen jertsearekin agertu zen polizia. Eztabaida piztu da ondorioz, bi arrazoi nagusirengatik: mugimenduaren izaera, eta leloak beste batzuk izan direnean EITBk erakutsi duen bestelako jarrera.
Polizia hiltzea gorroto delitu bilakatzea aldarri
Blue Lives Matter 2014an sortu zuten New Yorkeko hiru poliziak, beren bi kideren hilketaren ostean. Gerora AEB osoan zehar hedatu da, eta bere lelo eta irudiak eskuin eta eskuin muturraren artean hedatu dira. Lanean zein erretiroa hartuta daude segurtasun indarretako kideek osatzen dute mugimendua. Bere aldarrikapen nagusia polizien hilketak legez gorroto delitu izendatzea da, arrazari edo sexu-genero identitateari loturiko delituekin parekatuz. Lorpen handienetako Louisianako estatuan izan du mugimenduak: 2016tik Polizia, suhiltzaile eta medikuntzako profesionalean aurkako delituak gorroto delitu dira bertan.
EITBren zentsura aurrekaria
2018an, EITBk uko egin zion gastronomia saio baterako Juan Lekanda ekoizlea elkarrizketatzeari. Lekandak Altsasukoak Aske lelodun elastikoa zuen soinean, kentzeko eskatu zioten, baina ez zuen onartu. Eztabaida piztu zuen gertatuak, EAEko Legebiltzarrera ere heldu zena. Bertan, orduko EITBren zuzendari Maite Iturbek hedabide publikoaren estilo liburuaren 3.3 puntua jarri zuen debekuren argudio gisa: “Parte hartzearen helburua ez da EITBk dauzkan helburuez bestelakoa izan behar. Hau da, ikusleek, entzuleek eta erabiltzaileek ez dituzte helburu pertsonal, komertzial, edo publizitarioetarako baliatu behar parte hartzeko mekanismoak”.
Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.
Aldatu gidoia euskararen alde! ekimenean 31 eragile batu dira, eta kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak EITBn euskara eta euskarazko telebista eta irratiak bigarren mailan utzi izana. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak, EITBz gain, bestelako euskarri guztietan egoteko lan egin... [+]
Ertzaintzako bigarren sindikatuak gogor ekin dio Xabier Lapitz kazetariaren aurka, bere aburuz hark En Jake saioa eta bere Twitter kontua erabiltzen dituelako Ertzaintza eta ertzainak iraindu, eta haien aurka mespretxuz aritzeko.
Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.
Euskarazko bikoizketa kinka larrian dago. Egunean hamalau ordu ematen dituzte gazteek, batez beste, pantailen aurrean. ETBk bikoizketa baztertu du azken bi hamarkadetan eta streaming plataformetako euskarazko eskaintza ez da %0,1era iristen. Iker Bengoetxeak ahotsa eman die... [+]