Itzulbaltzetako nagusien etxea ez dute eraitsiko oraingoz, epaile batek hala aginduta

  • Ertzaintzak eraikina hesiturik dauka eta bizilagunen protesta eta begirada artean hustu eta eraitsi nahi dute Getxoko Itzulbaltzeta auzoko Ibar Nagusien Etxea. Baina elkarteak jarritako helegiteari kasu egin dio Bilboko auzitegi batek eta oraingoz eraisketa bertan behera uzteko agindu dio Getxoko Udalari.

Itzulbaltzetako nagusien etxea eraistear dira (argazkia: Sare Antifaxista)

2022ko abuztuaren 18an - 10:57

Hainbat lekukok Hiruka hedabieari azaldu diotenez, asteazken goizean goizetik Ertzaintzak Getxoko Lope de Vega kalea moztu eta hor kokaturik dagoen Itzulbaltzetako adinekoen etxeko eraikina hesitu du. Sarean zabaldutako irudiek ere hala erakusten dute:

Getxoko udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eraikina husteko agindua emanda zuen, baina bizilagunek behin baino gehiagotan adierazi dute ez dutela halakorik onartuko. Uztailaren 26an –eraikina husteko azken epemuga–, dozenaka lagun bildu ziren kalean hustutzea saihesteko.

Ibar Nagusien Etxea elkarteak helegiteak jarriak dizkio epaitegietan Udalaren erabakiari eta asteazken arratsaldean jakinarazi duenez, Bilboko auzitegi batek eraisketa eteteko agindu du. Bizilagunek elkarretaratzea egin dute berriz ere, egoera salatzeko, hirigintza jasangarri baten aldeko Erromo Plataformak deituta.

Getxoko Udalak eraikina eraitsi nahi du bertan beste proiektu bat duelako aurreikusia, adinekoentzako eta gazteentzako etxebizitzak egiteko, baina auzoko bizilagunen artean kontrako iritzia zabaltzen ari da. Nagusien etxean hamaika ekintza eta jardunaldi egiten dira. Uztailaren 28an Udalaren osoko bilkuran protesta egin zuten:

Erreakzioak berehalakoak izaten ari dira. Getxoko Elkarrekin-Podemosek, esaterako, txio bidez salatu du eraikina eraistea: "Gobernu taldeak ez du berriz pentsatu eta azkenean bizkarra eman die adineko pertsonei". Getxoko EH Bilduk ere gogor salatu du sareetan gertaturikoa: "Auzoa polizialki okupatu dute mehatxuka. Hau da euren eskaintza herriko nagusientzat. Lotsagarria benetan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Getxo
Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote ertzain bati, atxilotuta zuten emakume bati eraso egiteagatik

Erasoa frogatu dute polizia-etxeko bideo-grabazioei esker. Ebazpenaren arabera, agenteak emakumea “gehiegikeria argiz” heldu eta eraso egin zion. 12.400 euro ordaindu beharko dizkio ertzainak emakumeari kalte-moralengatik.


2023-09-26 | ARGIA
"Silviak tortura poliziala salatu zuen eta orain Jaurlaritzak haren aurkako kondena neurrigabea eskatzen du"

Jatorriz boliviarra den Getxoko emakume batek Ertzaintzaren eraso arrazista jasan zuela, emakumearen salaketari ertzainek kontrasalaketa jarri ziotela eta orain Jaurlaritzak, autoritatearen aurkako atentatua leporatuz, emakumearen aurkako zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen... [+]


Jon Garcia Ormaza psikiatra
"Gomendagarria da suizidioaz galdetzea, epaiketarik egin gabe"

2021an, Getxo ZUrt! egitasmoa sortu zuten Getxoko Jon Garcia psikiatrak eta Fundación Doble Sonrisa-ko Naomi Hasson erizainak, suizidioaren prebentzioan lagunduko zuen proiektu bat aurrera eramateko xedeagaz. Bi urte geroago, egitasmoa inoiz baino aktiboago dago, eta,... [+]


Getxoko HAPOari jarritako helegiteen erantzunak non dauden galdetu dute dozenaka auzokidek

Getxoko hainbat herritarrek ia 2.000 helegite aurkeztu zituzten orain dela lau hilabete Udalak aurkeztutako HAPOa egokitzeko. Ordutik, baina, gobernu-taldearen erantzunik jaso ez dutela deitoratu dute eta, horregatik, dozenaka auzokide Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen... [+]


Eguneraketa berriak daude