Erro musika zigilua jaio da, Gasteizen sustraitu den diskoetxea

  • Erro musika zigilua aurkeztu dute ostegun honetan bere sortzaileek. Zigilu honen sorreran Izaki Gardenak, Montauk eta Joseba B. Lenoir taldeetako kideak daude, eta hauenak izango dira kaleratuko dituen lehenengo lanak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 21an - 16:00

2018ko neguan hasi zen ideia sortzen. Nahiz eta aurretik hainbat modutara diskoak kaleratu zituzten hiru taldeek, hurrengoetarako autoekoizpenera jotzea zuten asmoan. Hilabeteen ostean, Erro jaio da.

Nor bere lanen jabe %100 izatea zuten helburu. Honek, ordea, gehienetan bakarka aritzea dakar, eta horrek, besteen esku uzten ez den lana norberak egin behar izatea. Lan hauek elkarrekin egiteko asmoak elkartzera eraman ditu.

Zigilu kide diren taldeek badute musika estiloan antzekotasunik, AEBetako soinuetarako joerarik. Eta horrek ematen dio zigiluari “estilo uniformetasun” bat. Baina aurrera begira beste estilo batzuetako taldeei ateak zabalik utzi dizkiete.

Gasteizen sustraitu da diskoetxea, eta, printzipioz, bertan eta bertatik ariko da. Zigiluaren erakusleiho izango den web orria ere aurkeztu dute: www.erro.eus eta ohiko sare sozialetan haien jarduna jarraitzeko aukera izango da. Harremanetarako email bat jarri dute martxan: info@erro.eus.

Esan bezala, hasieran hiru taldek osatzen dute zigilua, eta hiru taldeon lanak kaleratuko ditu 2018an. Lehenengo erreferentzia, eta dagoeneko plataforma digitaletan aurki daitekeena, Joseba B. Lenoirren singlea da. Izaki Gardenak eta Montauk taldeek udazkenean kaleratuko dituzte euren diskoak, biak ala biak datorren astean sartuko baitira grabaketa estudioan.

Joseba B. Lenoir-en diskoa

Bi kantako singlea aurkeztu du udaberri honetan Joseba B. Lenoirrek. Hasieran digitalean aurkeztu zuen, baina orain formatu fisikoan kaleratu du (CDan) eta udazkenerako biniloan izateko asmoa ere badu.

Spencer P. Jones-en bertsio bat dago batetik (Haiek izorra nahi haute), eta bestetik Josebaren beraren kantu bat (Kantu odolustuen bluesa). Diskorako talde berria ere osatu du, formatu berezikoa: bi bateria, bi gitarra, bi ahots, teklatua eta baxua.

Uda honetan hainbat kontzertu emango ditu eta, oraingoz, kontzertu hauetan besterik ezin izango da erosi lan hau.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


Eguneraketa berriak daude