Erriberaren identitatea oinarri izango duen Laya dantza taldea osatu dute Tuteran

  • Erriberako hainbat herritako dantzari gazteak elkartu eta Laya dantza taldea sortu dute Tuteran. Abenduaren 24an atera ziren kalera talde moduan lehenengo aldiz, baina ez dira zerotik hasi. Badira ia 25 urte Laya elkartea sortu zela, Erriberako dantzarien eta erraldoien konpartsen inguruan lanean hasi zirela. Dantza taldeen sorrera sustatu zuten eta haien artean kooperatiba erako antolaketa hauspotu zuten. Erriberako hainbat herritako dantzariekin dantza talde komunak sortzen zituzten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 14an - 10:54
Laya dantza taldea Olentzeroren segizioan, Tuteran, joan den abenduaren 24an. (Argazkia: Laya)

Ia mende laurden pasata, Tutera inguruetako dantzariak zein Tuterako udal dantza taldeko eta erraldoi taldean aritzen diren kideek dantza talde bat sortzeko gogoa azaldu dutela azaldu digu Patxi Labordak, Laya elkartearen bultzatzaileetakoak; "ikusi da badela garaia, dantza taldeen kooperatiba beharrean hainbat herritako dantzariz osatutako dantza taldea osatzekoa. Helburua da Erribera identitate moduan lantzea". 

Laya elkarteari jarraipena emanez, izena mantendu egin dute osatu berri den dantza taldearentzat. Gehienak dantza talderen batean ibilitako gazteak dira, baina bada inoiz dantzan aritu gabekoren bat ere. Tuterako, Monteagudoko, Cabanillasko, Ribaforadako... 20-30 urte bitarteko gazteek osatu dute dantza taldea. Iñigo Castellano dabil dantza-maisu eta koreografiekin eta laguntzen ari da Patxi Laborda. Astean bi aldiz entseatzen dute Tuterako Barrio de Lourdes-eko Kultur Etxean.

Laya taldeko kideak erromeria giroan 2017ko apirilean. (Argazkia: Laya)

Orain arte formazio teorikoa eta praktikoarekin aritu direla kontatu digu Labordak, "Dantza talde moduan aukera edo perspektiba asko daude, horiek ikusi ditugu eta horietatik abiatuta gazteek berain burua non kokatu nahi duten erabakitzeko bidea ireki diegu". Formazioen eta hausnarketen ondoren, Laya dantza taldeak hartu duen eredua da, dantza talde eragile izatea; egutegiko festa egunetako eragile.

Hori horrela, abenduaren 24an atera ziren dantzara Olentzeroren desfilean. Aurrez segizio horretan ikastolako haurrek koreografiatxo batzuk egin izan dituztela azaldu digu Labordak, baina Layak beste eredu bat proposatu du: "Ikusi genuen ingurutxo bat egokia izan zitekeela hor dantzatzeko eta hala egin genuen, nahiko modu naturalean, inprobisazio kutsu batekin". Laister soka-dantzaren inguruko formazioarekin hasiko dira, gero Tuteran soka-dantza bat atera dezaten. Urtarrilaren amaierako dantzaldia ere antolatuta dute.

Albiste hau Dantzan-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude