Erresidentzietako langileek Gipuzkoan zehar egingo duten martxa abiatu dute

  • 107. greba eguna da Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetan. Mobilizazioak iragarri zituzten, eta astelehenean abiatu dute Donostian Gipuzkoan zehar egingo duten martxa.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 8an - 09:03
Erresidentzietako langileen martxa, Egia auzoan. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Datozen bi asteetan hainbat herri bisitatuko dituzte euren eskubideak aldarrikatzeko. Hala nola, Beasain, Ordizia, Zumaia, Zarautz, Irun, Eskoriatza, Arrasate, Tolosa, Billabona, Errenteria-Orereta, Eibar, Elgoibar, Azkoitia eta Azpetia; hilaren 18an bukatuko dute martxa Donostian.

Borrokan jarraituko dutela adierazi dute. Euskal erakundeek euren eta adineko pertsonen baldintzak hobetu ezean, protestan jarraituko dutela aldarrikatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako zahar egoitzetako gatazka
Eguneraketa berriak daude