Ospa Eguna antolatu dute larunbatean Altsasun “herri indarraz botako ditugu” lelopean

  • Larunbatean "desmilitarizazioaren aldeko eta errepresioaren kontrako" Ospa Eguna egingo dute Altsasun.


2014ko abuztuaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ospa Eguna 2014 abestia:

Revolta taldearena da kanta. Obrint Pas taldearen 'Viure' abestiaren bertsio bat da, Hitzondo agerkariko kideek nabarmendu azaldu duten moduan.

Errepresioa, urteko egun guztietan

Antolatzaileek diote herri aktibazioa "ezinbestekoa" dela "errepresio basati" horrekin amaitu nahi bada, Ahotsa.info-k jaso duenez.

"Errepresioa urteko 365 egunetan jasaten dugu; kontrolak egunero, jazarpenak eta mehatxuak herritarrei, probokazioak, herrian jasotako isun politikoen kopuru izugarria (30.000 euro), kartel eta pankartak kentzea, altsasuar gazte baten epaiketa Donostiako herri harresian parte hartzeagatik (urte eta erdiko kartzela zigor eskaerarekin) eta abar. Adibide horiei guztiei, martxoan Arbizun atxilotutako gaztea eta maiatzean guardia zibilaren koartelera deklaratzera deitutako hiru etxarriarrak gehitu behar zaizkie", aipatu dute prentsa oharrean.

Iazko Ospa Eguna gogoan, antolatzaileek azaldu dute aste oso batez herria "hartuta" izan zutela "eliteko hamarnaka poliziarekin, helikoptero eta guzti". Diotenez, helburu bakarra "herri honen aldarria isilaraztea da, elkartzeko eta manifestatzeko eskubideak ukatzea". "Baina ez zuten lortu eta oraingoan ere ez dute lortuko".

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

2025-01-22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025-01-22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Eguneraketa berriak daude