Eremu publikoan kartel eta pankartak jartzea debekatu nahi du Zumaiako Udalak

  • Eremu publikoan jartzen diren kartel eta pankartak kentzeko erabakia hartu du Zumaiako Udalak; pintaden aurkako neurriak ere aurreikusten ditu. “Herria garbi eta txukun mantentzea, ingurumena zaintzea eta guztiena dena errespetatua izatea” dute xede neurriaren bultzatzaileek.


2016ko otsailaren 23an - 10:24
Zumaiako Udalak tortura kasuak salatzeko pankartak kendu izana salatu zuen Ernaik. (Arg: Ernai Zumaia)

Urtea hasi denetik gisa horretako neurri baten aplikazioa iragartzen duen bigarren udala da Zumaiakoa. Arrasateko Udalak otsail hasieran jakinarazi zuen pintaketa, kartel, pankarta eta bestelakoak erregulatuko zituela.

Bere aldetik, Zumaiako udal gobernuak adierazpen askatasunaren aldeko apustua berretsi du, hori bai, horretarako ezarrita dauden guneak errespetatzen badira. Udalak adierazi du ez diola kartel edo pankartaren eduki, mezu, jatorri edota helburuari erreparatuko. Neurria osatuko duen ordenantza oraindik egiteke dute bultzatzaileek.

Herri mugimenduaren kritikak

Herri mugimenduak kexu dira Zumaiako Udalaren erabakiaz. Otsailaren 13an, zenbait eragilek jarririko pankartak kendu zituen Udaltzaingoak. Ernaik mezu horiek kendu izana salatu zuen: “Euskal Herriko tortura kasuen datuak eman nahi izan ditugu, torturatuak izandako hainbat zumaiarren testigantzak erakustearekin batera. Bada, badirudi baten bati ez zaiola asko gustatu, ordu gutxi batzuk iraun baititu datuak ematen zituen pankartak kalean”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude