Eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida atera du Emaginek

  • Elkarte eta antolakundeen barruan salatzen diren jarrera eta eraso sexistak gero eta gehiago direla salatu du elkarteak.


2022ko ekainaren 07an - 10:01

Eraso matxistak kuderatzerakoan sortzen diren zalantzak argitzeko asmoz sortu du Emagin elkarteak protokoloak egiteko gida. Mugimendu zein kolektiboetan ematen diren egoera hauek kudeatzeko ardura ezin dela inguruko feministengan delegatu eta erantzukizuna kolektiboa izan behar dela ziurtatu dute. Gida webgunean PDF moduan jarri dute eskuragarri.

Egungo justizia ereduak askotan erasoa jasan duenaren berbiktimizazioa ekartzen duela salatu dute. Elkarteak gaineratu du erasoak aipatzerakoan ez direla soilik bortxaketa bezalako kasu larriez mintzo. Ikusgarrienak diren erasoen azpian gertatzen diren bestelako jokaerak ere mahaigaineratu eta kudeatu behar direla azpimarratu du.

Ardatzak

Hiru ardatzetan lan egiten du protokolo gidak: komunitatea, eraso egiten duena eta erasoa jasan duena. Eraso bat ez dela soilik bi pertsonen artean gertatzen den zerbait ziurtatzen du gidak. Elkarte edo kolektiboko kide guztiak botere harremanaren konplize diren heinean, gertatzen diren erasoarekiko ardura guztiena da.

2003tik

Kapitalismoa, inperialismoa eta heteropatriarkatua errotik aldatzeko premiatik sortu zuten Emagin elkartea. Ordutik Euskal Herria feminismotik eraikitzen jarraitu dute. Haientzako garrantzi handikoa izan da beti sistemaren mugak agerian uztea, horren iraunaraztearen oinarrizko estrategiak agerian uztea eta bide batez, aurre egiteko eragile feminista indartsua sortzea. Hala diote haien webguneko aurkezpenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emagin
Ahaidetasunaz eta amatasunaz hausnartzeko aukera Emaginen eskutik

Ahaidetasunen, gurasotasunen zein amatasunen inguruan hausnartzeko hiru mintegi eskainiko ditu Emaginek. Elkar-zaintza aldarrikatu nahi dute jardunaldietan, besteak beste. Larunbatean izango da lehenengoa, Azpeitian.


(Ez) amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldiak
“Nabarmena da amatasunaz kolektiboki berba egiteko beharrizana”

(Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin lelopean, azaroaren 11n eta 12an Donostiako Tabakaleran biltzeko deia egin die Euskal Herriko feministei Emagin Elkarteak. Amatasunaren espektro zabalari erreparatu nahi diote, ikuspegi feministatik aztertzeko... [+]


(Ez) amatasunei buruzko jardunaldi feministak aurkeztu ditu Emaginek

Azaroaren 11 eta 12rako (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin Elkarteak. Amatasunarena esperientzia kolektiboa dela eta eztabaida politikoa eskatzen duela iritzirik, gaiaren bueltako hausnarketa bultzatu nahi du... [+]


2022-07-10 | Leire Artola Arin
Emagin Elkartearen gida berria
Eraso matxisten aurrean, ardura hartze kolektiboa

Jaietan erabiltzen den Erasotzaileak kanpora! lema nahikoa al da erasoaren egilea norbere kolektiboko kidea edota laguna denean? Emagin Elkarteak protokolo propio bat proposatu du talde barneko eraso matxistak kudeatzeko, eraldaketa eta minaren erreparazioa ardatz dituena... [+]


(Ez) amatasunei buruzko jardunaldi feministak egingo ditu azaroan Emaginek

“Amatasuna –izan aukera, esperientzia, erabakia edota uko egiten diogun zerbait– emakume ugari zeharkatzen gaituen gaia da. Horregatik esaten dugu (ez) amatasunarena esperientzia kolektiboa dela. Are, izaera guztiz politikoa duen esperientzia kolektiboa da eta... [+]


Eguneraketa berriak daude