Ostiral goizean zorigaiztoko albiste batekin esnatu zen Gazalbide auzoa, Gasteizen. Ostegun gauean, 23:30ak aldera, trago batzuk hartzetik bueltan gazte batek eraso homofoboa jasan zuen.
Bere lagun batekin muxuka ibili ostean, etxeko bidea hartu zuen gazteak. Hasiera batean, urrutitik entzun zuen “maricon!” hitza. Ez zuen kasu handirik egin. Izan ere, zoritxarrez, oso ohituta gaude horrelako hitzak entzutera; eta ez soilik parranda giroan. Berriz entzun zuen urrutitik iraina, eta buelta ematerakoan, bi gizon bere atzetik segika zituela ohartu zen. Haietaz paso egiten saiatu zen arren, berriz begiratzerakoan, ez ziren bi, lau baizik. Mehatxuek eta irainek gora egin zuten orduan. Aurretik aipatutako irainari “hijoputa!” gehitu zioten homofoboek. Gainera, erasotuaren ustetan, gizonezko batek “zerbait” atera zuen poltsikotik. Ez dakigu zer, eta ez dakigu zertarako, baina bakoitzak egin ditzala bere hipotesiak. Gazteak, orduan, korrika batean bus geltokirako bidea hartzea erabaki zuen, jendea egon zen leku bat topatzeko, eta bertan “babesteko”. Orduan galdu zituen erasotzaileak, azkenean.
Gazalbide auzoa Gasteizko auzorik “beltzena” da. Puntu”beltzez” beteta dago auzoa, eta honek, ateak parez pare irekitzen dizkie erasotzaile hauei. Ezin imaginatu zer gerta zitekeen orain dela bi urte, bus geltokirik ez eta ilunpean zegoen parke bat soilik aurkitzen zenean bertan. Beraz, horrelako zerbait gertatzea tristea bada ere, Udalak arazo honi aurre egin behar dio, eta eraso hauek saiesteko tresnak erabili. Hasteko, puntu beltzak ezabatuz.
Hala ere, auzoko eragile ezberdinek ostiral goizean bertan ekin zioten lanari, gazteari babesa eskaintzeko eta erasoa salatzeko. Azkar bildu ziren auzoko jaietan, gazte mugimenduan edota sexu askapenaren alde lan egiten duten kolektiboetako kide ezberdinak. Auzoa kartelez, “adi egon”-ez eta deialdiz bete zuten, hiru mezu argirekin:
– Auzoko eragile eta norbanako ezberdinek babes osoa adierazten diote eraso homofoboa jasan zuen gazteari.
– Ez da eraso homofoborik onartuko, ez auzoan, ez inon.
– Sexu askapena gizartearen erantzukizuna da, egunerokotasunaren bitartez irabaziko dena.
Sexu askapena egunerokotasunean irabaziko dugula kontziente naizen arren, erantzuna eman behar denean, era masiboan eman behar dugu. Eta eraso hau salatzeko, deialdi garrantzitsu bat daukagu asteazkenean, uztailaren 22an.
KONTZENTRAZIOA: “ERASO HOMOFOBORIK EZ! EZ AUZOAN EZ INON!” ASTEAZKENA 22, 19:00ETAN EUSKALTZAINDIA PLAZAN (BUS GELTOKI BERRIAN)
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.