Erakundeen gardentasunerako web atariak: nahikoa al dira demokrazian sakontzeko?

  • Azken urteotan, komunikazio eta informaziorako teknologien garapena baliatuz erakunde publikoek datu ugari paratzen dute euren atarietan gardentasunaren izenean. Baina nahikoa al da hori bestelako gobernantza eredu bat bultzatzeko? Aurtengo Euskarabildua jardunaldian Gobernu Irekietarako behar diren teknologien inguruan hausnartuko dute.


2018ko urriaren 18an - 16:01
Gobernu Irekiaren doktrina software librearen filosofian oinarriturik dago. Iametzak haren digrama euskaratu du.

Barack Obamak 2009an Transparency and Open Government memoranduma aurkeztu zuenetik eta 2011n plazetan herri mugimendu berriak sortu zirenetik, tresna berritzaileen bidez informazio ugari zabaltzen dute erakunde publikoek euren atarietan.

Aitzitik, software librearen filosofiatik abiatutako doktrina edo “gobernu irekia” baterako beste osagai batzuk ere ezinbestekoak dira, Armel Lecoz eta Ciry Lageren diagramaren arabera: parte hartzea eta lankidetza. Eta inoiz baino informazio gehiago dugun arren, badirudi inoiz baina lotura txikiagoa dagoela erakunde publikoekin.

Urriaren 25ean Donostiako San Telmo Museoan egingo den Euskarabildua jardunaldietan, gobernu ireki hori lortzeko behar diren teknologien inguruan hausnartuko dute hain zuzen. Besteak beste, hitz egingo dute Xabier Barandiaran filosofoak, Aragoiko Gobernuko Raul Olivánek –herrialde horretan sortu duten gobernu irekirako laborategiaz–, eta Errenteriako Udaleko Eñaut Graciak.

Donostiako San Telmo Museoan egingo dute urriaren 25ean Euskarabildua jardunaldia, Iametzak eta ametzagaiña Taldeak (Adur, Argia eta Antza) antolaturik.

Iametza Interaktiboak eta Ametzagaiña Taldeak antolaturik, jardunaldietan garrantzia berezia izango dute herritarrek datu irekien gainean duten ardura eta erantzukizunari buruzko iritziek. Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzako Irekia.eus atariko arduraduna arituko da gai horretaz, baita Deustuko Unibertsitateko Miren Gutierrez eta HirikiLabs-eko Ibai Zabaleta ere, nor bere eremutik.

Eta jakina, gardentasun eta parte hartze atari horietan euskararen presentzia zein den ere aztertuko dute. Eli Pombok eta Marko Txopiteak gure hizkuntzak halako teknologia libreekin duen harremanaz hitz egingo dute. Amaitzeko, bogan dagoen pribatutasun legeaz ariko da, bere aldetik, Biantik kooperatibako Ion Turrilas

Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago oraindik eta www.euskarabildua.eus atarian sartu besterik ez dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarabildua
2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


2023-10-26 | ARGIA
Ikusi hemen Euskarabilduaren jardunaldiak

Euskarabildua jardunaldiak egin dituzte Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman ditu jardunaldiak. Euskaraz lan egitea... [+]


2023-10-25 | ARGIA
Odoo erakundeentzako ERP librea aurkeztuko dute Euskarabildua jardunaldietan

Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.


2023-10-24 | ARGIA
Mailtrain: e-mail marketin-erako software libre eta burujabea aurkeztuko dute Euskarabilduan

Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da. Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera eman eta datuen pribatutasuna zaintzen du.


2023-10-24 | ARGIA
Hodeian informazioa gorde eta partekatzeko alternatiba burujabea Euskarabildua jardunaldietan: Nextcloud

Hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da Nexcloud, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta... [+]


2023-10-20 | ARGIA
Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza, sarritan nahasten ditugun kontzeptuak argituko dituzte Euskarabilduan

Herritar gehienontzat hiru kontzeptuek esanahi bera izan ohi dute: teknologia burujabetza eta software librea sinonimoak dira, baita librea izatea eta kode askekoa izatea ere. Baina nahiz eta harremana duten kontzeptuak izan, ez dira gauza bera.


2023-10-19 | ARGIA
2023ko Euskarabildua hezkuntza baliabide libreak erabiltzeari buruz ariko da

Urriaren 26an Donostiako San Telmon egingo den Euskarabildua jardunaldien lehen zatian hezkuntza eta baliabide libreak izango dira hizketagai.


Utopiatik egunerokora

Hala jarri diote izena aurtengo Euskarabildua jardunaldiei, mintzatzeko Google-tik harago dagoen mundu burujabeaz. Baina izan zitekeen 2012an Iametzak eta Ametzagaña taldeak antolatu zuten estreinako edizio haren izena ere. Hamabi edizio iragan dira ordutik. Hizlariak,... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Common Voice, euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra Euskarabildua jardunaldietan izango da

Gero eta gehiago entzuten da etorkizunean ez dugula teklaturik erabiliko. Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea eta horretarako hainbat tresna daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa... Tresna hauek erraztasun handiak... [+]


“Errazagoa da software librea hautatzea, bat datorrelako hezkuntzaren balioekin”

Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioko DNEko (Hezkuntzarako Zuzendaritza Digitala) teknologia digitaleko sektoreetako software-proiektuen eta hezkuntza-baliabide libre eta mistoen zuzendaria da. Hezkuntza libre eta irekiaren aldeko ekintzaileak urriaren 26an... [+]


2023-10-10 | ARGIA
Euskarabildua jardunaldiak egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera emango ditu

Euskaraz lan egitea ahalbidetzen duten eta egunerokoan baliagarri zaizkigun tresnen erakusleihoa ere izango da aurtengo edizioa.


2022-10-27 | ARGIA
STREAMING | Euskarabildua jardunaldiak, teknologia burujabea ardatz

Urriaren 27an Euskarabildua jardunaldia antolatu dute beste urte batez, teknologia eta komunikazioaren arteko harremanen inguruan sakontzeko. Aurtengo edizioan teknologia burujabea izango dute ardatz: "Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik... [+]


2022-10-26 | ARGIA
Beste parte-hartzaileekin saretzeko aukera izango dute Euskarabildua jardunaldira bertaratzen direnek

Urriaren 27an San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldira bertaratutakoek lau lan dinamiketako batean parte hartzeko aukera izango dute: Hezkuntza, Telekomunikazioak, Informazioa eta komunikabideak eta Gobernantza. Saretzeko eta hausnartzeko parada izango dira... [+]


2022-10-24 | ARGIA
Menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzea, Euskarabildua jardunaldietako mahai-ingurua

2020tik pandemia batean murgilduta egon gara duela gutxi arte eta orain energia eta baliabide krisi handi batean. Asko hasi dira zalantzan jartzen globalizazio basatiaren eta bizi garen inguruneak eman diezazkigukeen baliabideak gainditzen dituen bizitzeko modua... [+]


Eguneraketa berriak daude