Erabakitzeko aro berria

  • Hogoitahamar urte iragan dira Michel Rocard-en gobernuaren gerizapean izenpetu zela Matignoneko Ituna izenburuarekin ezagutua den Kanakiako independentizten eta unionizten arteko akordioa. Ari da hurbiltzen itunak aitzinikusi zuen jende galdezketaren ordua. Hara kontsulta ahalbidetu duten arrazoinak, XXI.mendeko Estatu modernoen ibilbide nagusietarik izan daitezkeenak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 06an - 08:47
Jacques Lafleur, Michel Rocard, Jean-Marie Djibaou Matignoneko ituna izenpetzeko egunean. (Argazkia:enbata.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Datorren azaroaren 4an iraganen da herri kontsulta Kaledonia Berrian, honako galdera zehatza plazaratuz : “Nahi al duzu Kaledonia Berriak subirautza osoa lortzea eta independente bilakatzea”?

Ibilbide luze baten emaitza da kontsulta hori arautzen duen 2018-280 legea.

Izan ere, tokiko gobernua eta Parisko gobernu zentralaren arteko harreman gorabeheratsuek baldintzatu dute prozesu legal hori. Bi gobernuek izenpetutako Matignon-Oudinot (1988) eta Numeako (1998) Akordioek bide ematen diote kontsultari, hauteskunde lege orokorrean salbuespen bat sortuz. Akordio hauek itsasoz haraindiko lurraldearen deskolonizazio prozesua bururaino eramatea dute xede, betiere, Frantses estatuaren konstituzio esparruan oinarrituz.

Zehazki, lege horren xedea da Kaledonia Berriak burujabetza osoa erdiesteko kontsulta antolatzea.

Baina zerk ezaugarritzen du “burujabetza osoa”?

Legeak hiru elementu zerrendatzen ditu: alde batetik erregalia boterea eskuratzea, bestalde, nazioarte mailan sujetu propio gisa ezagutua izateko eskubidea eta azkenik, herritartasuna naziotasunaren terminotan gauzatzeko eskubidea.

Alabaina, demos edo erabaki beharreko giza-taldearen definizioak eztabaida handiak piztu ditu, baita Kaledoniako biztanleen artean zatiketak sakondu ere.

Hauteskunde zerrenden afera biziki konplexua da, hauteskunde bakoitzarentzat aldatzen den neurrian.

Kontsultari buruzko demosa, hain zuzen ere, beste hauteskundeetakoa baino anitzez murritzagoa da.

Adostasunaren emaitza

Kontseilu Konstituzionalak legea aztertu eta berretsi egin zuen eta pasa den irailaren 30an, Estatu Kontseiluak ere lege proiektuari buruzko iritzia eman zuen. Itxura guztien arabera, erran daiteke kontsultaren antolaketa eta logistikaren aldetik lan handia egin dela administrazioen aldetik mota guztietako tentsioak (politikoak, etnikoak, sozialak,…) ekidin nahi omen dituztelako.

Edozein gisaz, badirudi kontsulta horrek ez duela Kaledonia goitik behera aldatuko; afera ez baita Kaledonia Estatu subiranoa bihurtzea ala ez. Hori baino arras konplexuagoa da auzia, Estatu baten menpekotasunetik ez delako egun batetik bestera askatzen.

Badirudi kontsulta horrek ez duela Kaledonia goitik behera aldatuko;

afera ez baita Kaledonia Estatu subiranoa bihurtzea ala ez.

Hori baino arras konplexuagoa da auzia,

Estatu baten menpekotasunetik ez delako egun batetik bestera askatzen

Kaledonia bezala, Euskal Herria ere erabakiaren aroan sartua da, argi delako erabakitzeko gaitasuna XXI. mendean Estatu modernoen erronka nagusienetariko bat dela. Halere, begi bistakoa da funtsezko ezberdintasunak direla bi prozesuen artean.

Izan ere, Kaledoniako prozesua tokiko Gobernua eta Frantses Estatuaren arteko adostasun baten emaitza da, eta horren ondorioz Gobernu frantsesak kontsulta legez arautu du, errealitate politikoari egokitzeko gisan.

Eskozia eta Groenlandiaren kasuan bezala, Estatuak herri mugimenduaren nahiari erantzuteko baldintza juridikoak sortu ditu. Betiere, salbuespen legeak dira, tokian tokiko egoera politikoari egokitzen direnak.

Legaltasun printzipioa printzipio demokratikoaren menpe jarri dute azken finean.

Espainiar estatuak aldiz alderantziz ulertzen du auzia Kataluniaren kasuan ikusi dugun bezala, printzipio demokratikoa legaltasun printzipioaren menpe jartzen duelako.

Euskal kasuari dagokionez, momentu honetan Gasteizko legebiltzarrean autogobernuaren inguruko ponentzian erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida erabat zentrala da. Horretarako, balizko lege horren edukia lantzeko ezinbestekoa da sintonia eta elkarlana sortzea Euskal Herri osoko eragile eta erakundeen artean, euskal auzia legez bidera dadin.

Eusko Ikaskuntza bere ekarpena egiten ari da zentzu horretan. Ehun urte betetzen dituen une honetan, hilabeteak daramatza eztabaida hori elikatzeko Herritar Mahaiak eta Gizarte Foroak antolatzen, arloz arlo eta herriz herri, kohesioa eta elkarkidetza bermatzeko Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu berdea osatzeko asmoz.

Albiste hau Enbata.info -k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude