Joste Eguna ospatuko dute herri eta auzo ugaritan Gure Esku Dagoko lantaldeek. Ekainaren 21ean eginen duen ekitaldi nagusiaren aurrekaria izateko asmoa du: “Orain arte bildutako oihal zatiak josteko eguna izango da”.
Irailean Ficoban aurkezpena egin zutenetik gaur egun arte, dinamikak izan duen hedapena “izugarria” izan dela nabarmendu du Ainhoa Mendibil Gure Esku Dago-ko kideak: “Joan den urtearekin alderatuz, dinamika sendotu egin da”. Bereziki Nafarroako Erriberan eta Iruñerrian, zein Arabar Errioxan talde ugari sortu direla azpimarratu du Mendibilek. Era berean, Iparraldean lantaldea sortu izana ere nabarmendu du: “Ekaineko ekimenerako baino, dinamika garatzera begira sortu dute. Dagoeneko bi bilera egin dituzte”.
“Herri askotan aurkezpenak egiten ari dira eta pixkanaka hiriburuetan lokalak irekitzen ari gara”, adierazi du Mendibilek. Martxoan Gasteizko egoitza aurkeztu zuten eta Bilbokoa aurkeztu zuten. Ostiralean, berriz, Donostiakoa aurkeztuko dute.
70 ekimenetik gora antolatu dira ostiralean hasi eta igandea bitartean. Euskal Herrian ez ezik, New York-en eta La Platan ere ospatuko da Joste Eguna. Kontsultatu hitzorduak herriz herri.
Jostunak dokumentala
Abenduan aurkeztu zuen GEDk ordura arte dinamikak izandako ibilbidea biltzen duen dokumentala. Dagoeneko 120 emanalditik gora egin dira.
“Dokumentala egitean konturatu ginen dinamika oso-osoa sartu nahi bagenuen bost ordu baino gehiagoko dokumental bat aterako zela”, azaldu du Gure Esku Dagoko kideak. Horregatik ‘Jostunak +’ aurkeztu dute. Dagoeneko hiru jostunen testigantzak sareratu dituzte.
Dinamikaren webgunean atal berezi bat eskaini diote dokumentalari. Horrez gain, Euskal herriko herri eta auzo ugaritan eginen dituzten ekimenak jasotzen ari dira bertan.
Elkarlanean garatzen ari diren proiektua da, izan ere, EHU eta MUko ikasleak dira erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikan praktikak egiten ari direnak.
Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk eta June Romatetek agerraldia egin dute Donostian. "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak" lortzeko,... [+]
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]