EPPK, Jaurlaritzaren birgizarteratze plana eztabaidatzeko prest

  • Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) oharra kaleratu du ostiralean, Eusko Jaurlaritzaren “Zuzen Bidean” birgizarteratze plana eztabaidatzeko prest daudela adieraziz.


2015eko urtarrilaren 09an - 08:57
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
EPPK iazko urtarrileko agerraldi batean. (Arg: El Diario)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gizarte Foroaren eta Eusko Jaurlaritzaren proposamenen artean “adosguneak” ikusten ditu EPPK-k, eta horietan sakontzeko “prestasun osoa” agertu du.

Hala ere, nabarmendu dute EPPK-ko kideek ez dutela “arbuiatuko” euren “zeregin militantea” eta “borrokan eroritakoen oroimena”.

“Eta ez dugu damutze eta salaketen bidez alferrik galduko orain arteko borrokaren bidez eskuratutako guztia”, gaineratzen du oharrak.

Osorik irakur daiteke Berrian.


Eguneraketa berriak daude