Puigdemont presondegira bidali du epaileak, estradizio eskaera erabaki bitartean

  • Neumünster hiriko epaileak astelehen arratsaldean erabaki zuen Carles Puigdemont espetxean atxikitzea. Orain kasua  Schleswing-Holstein erkidego autonomoko Goi Auzitegiak erabaki beharko du Puigdemont estraditatu ala ez. Bitartean, Katalunian protesta handiak egiten ari dira, batez ere errepide mozketekin. Apirilaren 15erako, halaber, manifestazio handi bat deitu da Bartzelonan, oinarrizko eskubide demokratikoen eta Kataluniaren herri eskubideen alde.

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 28a
Gakoak
Carles Puigdemont.
Puigdemontek, Sanchezek eta Turullek lehendakari izateko duten eskubidea babestu du Parlamentak

Carles Puidemontek, Jordi Sanchezek eta Jordi Turullek lehendakari gisa hautatuak izateko duten eskubidea berretsi du gaur Kataluniako Legebiltzarrak. Puigdemontek botoa delegatzeko egin duen eskaria hurrengoan saiorako erabakiko da. Parlamentuak, halaber, sostengua eman die preso politiko katalanei eta, askatasun publiko eta demokratikoen aldeko adierazpena ere egin du JxSi, ERC, CUP eta En Comúren adostasunarekin.

Clara Ponsati libre utzi du epaileak

Gaur goizean jo du Edinburgoko epailearen aurrera Clara Ponsati Kataluniako Gobernuko kontseilariak eta, deklarazioa hartu ondoren, libre utzi du honek, pasaportea erretiratuta. Ponsati Aamer Anwar Glasgowko Unibertsitateko errektore eta bere defentsa abokatuarekin joan da epaitegira. Ponsati Eskoziako St Andrewseko Unibertsitateko irakaslea da. 

Ponsati epaitegira joan denean gaur goizean. (Arg.: ACN)

 

Puigdemont laguntzen zuten bi mossoak atxilotu dituzte

Carles Puigdemont atxilotu zuten unean berarekin zeuden bi Esquadra Mossoak atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Carlos Lope 12:45ean atxilotu dute Prateeko Aireportuan, Bruselarik bueltan zetorrela, eta Xabier Goicoechea 13:00etan bere etxe inguruan, Vilassar de Mar herrian. Eszedentzian edo baimenekin ziren Puidemonten zaintza lanetan ari zirenean. Orain arte, baldintza berdintsuetan diren Mossoak, etengabe aritu dira Puigdemonten zaintza lanetan Bruselasen.

Parlamentuko saioa atzeratu da, Puigdemontek boto delegatua eskatu duela eta

Asteazkenean 10:00etan hastekoa zen Kataluniako parlamentuko premiazko ez-ohiko bilkura atzeratu da, Carles Puigdemontek bozketarako boto delegatua eskatu duelako. JxCat-ek hartu du saioa atzeratzeko erabakia, ERCrekin adostu gabe. Parlamentuko legelariek eztabaidatuko dute Puigdemontek boto delegatua izateko eskubidea ote duen edo ez, baina hori hurrengo saiorako izango da. Hasi da jada gaurko osoko bilkura.

Suitzak ez du Anna Gabriel estraditatuko "delitu politikoa" delako

Espainiako Justiziak, Plablo Llaneras epailearen eskutik, luzatutako atxilotzeko euroagindua ez du Suitzako Justizia eta Polizia Ministerioak tramitera onartu eta beraz, Suitzako epaileek ez dute gaiaren gaineko erabakirik hartu beharko.

Martxoaren 23an Llarenak jakinarazi zuen CUPeko parlamentari ohi Anna Gabriel desobedientzia delituagatik epaituko dutela, Kataluniako Parlamentuak onartutako zenbait lege eta adierazpen indargabetzeko Espainiako Konstituzio Epaitegiak emandako
aginduak ez betetzeagatik.

Otsailaren 21ean argi hitz egin zuen Suitzako Bulego Federalak estradizioaren aukera baztertuz: "Anna Gabrieli egozten zaizkion delituak Suitzan delitu balira ere, Espainara estraditatzea ez litzateke posible izango, inputatutako arrazoiak delitu politikoekin lotuta daudelako".

Orduan esandakoa berretsi dute asteartean. Suitzako agintariek Espainiako justiziari helarazi diote Llaneraren eskaera ez dutela tramitatuko.

Cuidadanosek Torrenten dimisioa eskatuko du parlamentuan

Roger Torrent Kataluniako legebiltzarreko presidenteak dimisioa ematea nahi du Ciudadanosek, eta asteazkeneko parlamentuko saioan proposatuko du. Presidentearen “arbitrariotasuna” argudiatu dute.

Auziperatutako politikarien eskubideak aldarrikatuko dituzte Kataluniako parlamentuan

Puigdemont inbestitua izan daitekeen ala ez eztabaidatuko du Kataluniako parlamentuak asteazkenean, 10:00etan. Horrez gain, auziperatuta dauden Kataluniako politikarien eskubideez jardungo dira. JxCk, ERCk, eta CUPek Carles Puigdemonten, Jordi Sanchezen eta Jordi Turullen inbestidurak defendatu eta eskubide politikoak bermatzeko neurriak eskatuko diote parlamentuari.

Proposamenetako bat Jordi Sanchezi soilik zuzenduko zaio. NBEko Giza Eskubideen Komiteak ezarritako kautelazko neurriak betetzea eskatuko da.

Puigdemontek salaketa aurkeztu zuen martxoaren 21ean Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Komitearen aurrean Espainiako Estatuak bere eskubide politikoak urratu zituelako, eta NBEk tramitera onartu du salaketa. Alabaina, oraindik ez du neurririk ezarri.

NBEk onartu du Puigdemontek bere eskubide politikoak urratzeagatik jarritako salaketa

Carles Puigdemont presidente ohiak salaketa aurkeztu zuen martxoaren 21ean Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Komitearen aurrean Espainiako Estatuak bere eskubide politikoak urratu zituelako, eta NBEk tramitera onartu du salaketa.

Puigdemontek salatu zuen Espainiako Estatuko Justiziak bere hautagaitza defendatzeko aukera ukatu ziola, Kataluniako Gobernurako presidentegaia zen arren.

JxCat-eko diputatu Jordi Sanchezek salaketa bera aurkeztu zuen, eta NBEk kautelazko neurriak ezarri zizkion Espainiako Estatuari, eta ohartarazi zion Sanchezen eskubide politikoak bermatu behar zituela.

ELA, LAB, STEILAS eta beste hainbat sindikatuk salatu dute Espainiako Estatuaren jarduera antidemokratikoa

Kataluniari elkartasuna adierazi eta Kataluniako salbuespenezko egoera politikoa salatu dute ELA, LAB, STEILAS, Confederación Intersindical Galega, Sindicat COS, Intersindical CSC, CSI Asturies, CUT Aragón, CUT Galiza, Intersindical Alternativa de Catalunya, Intersindical Canaria, Intersindical Valenciana, SAT Andalucía eta STEI Illes Balears sindikatuek elkarrekin sinatutako oharrean. Oharraren nondik norakoak Plazara igo ditu LABek.

Protestek aurrera darraite: Gironan AP7 autobidea moztuta dute mila bat lagunek
AP7 moztuta

Atzoko protesta eta mobilizazioek jarraipena izan dute gaurko egunean ere. Bartzelonako sarrera nagusietako bi Meridiana eta Diagonal moztu dituzte hainbat lagunek ordubetez. Gironan, Figueres inguruan, mila bat lagunek AP7 autobidea moztuta daukate eta protesta 24 orduz luzatzeko asmoa dutela adierazi dute. Valentziara bidean doan N-340 errepidearen trafikoa ere etenda daukate. Herrialdea geratzeko deia luzatu dute Errepublikaren Defentsarako Komiteek (CDR).

AP7 moztuta

 

Torrentek bilerak hasi ditu 'demokraziaren kontrako erasoaren aurrean' bateragune berri bat antolatzeko

Hainbat sindikatu, patronal eta herri erakunderekin bilkurak hasi ditu Roger Torrent Parlamentuko lehendakariak, Kataluniako instituzioen kontrako erasoaren aurrean erantzun bateratu bat antolatzeko asmoarekin.

 

Puigdemontek preso segituko du, epaileek bere estradizio eskariaz erabakia hartu artean

Neumünster hiriko epaileak espetxera bidali du Carles Puigdemont, Espainiak agindutako estradizio eskaerarekin zer egin erabaki bitartean. Hark erabakitakoa onartzen ez badu, Schleswing-Holstein erkidego autonomoko Goi Auzitegiari egokituko zaio kasua aztertzea.

Turullek presondegitik dei egin du protestak baketsuak izan daitezen

Twitter bidez zabaldu du Jordi Turullek –familiaren bitartez ziurrenik– Puigdemont presidentearen atxiloketaren ondorengo mezua: "Harri eta zur presondegiko bakardadean Carles Puigdemont lehendakariaren atxiloketagatik, zuen sentimenduekin bat egiten dut. Baina gogoratu, inoiz baino gehiago, mugimendu independentista bat izatekotan baketsua izango dela edo batere ez. Isolatu ditzagun mobilizazioetan infiltratutako basati eta probokatzaileak".  

 

"Inozo ala hordago?"Puigdemonten atxiloketaz, Juan Ignacio Hartsuagaren analisia

"Puigdemontek bazekien –dio Hartsuagak Zuzeun– han edo hemen, komisaldegira joan beharko zuela, Espainiak atxiloketa euroagindua piztu zuela jakin zuenetik. Finlandian gera zitekeen, Bruselara itzuli zitekeen hegazkinaz, baina ez bat eta ez bestea, bi mila kilometro pasa  autoz egitea erabaki zuen, nik esan behar banu, kontuak aterata Espainiak, egin duena egingo zuela. (...) Baina Puigdemonten aldetik ere ez bide dute begi txarrez ikusi Alemanian atxilotzeko aukera, hainbat arrazoi tarteko".

Irakurri artikulu osoa Zuzeun: "Inozo ala hordago?"

Asteazkenerako deitu dute Parlamentuaren osoko bilkura urgentziazkoa

Bazkalondoko bileran erabaki du Kataluniako Parlamentuko mahaiak: asteazkenean, 28, goizeko 10:00etan egingo da osoko batzarra.

Kataluniako udal elkarte nagusiak elkartuta daude egoerari aurre nola egin eztabaidatzen

AMI Udalerri Independentisten Elkartea eta ACM Kataluniako Udalen Elkartea batera daude bilduta, Carles Puigdemonten eta gainerako buruzagi katalanen atxiloketaren aurrean hartu beharreko jokabidea eztabaidatzeko.

 

SNP eskoziarrak Europako Kontseilura eramango du Clara Ponsati babestea

SNP alderdiak, Eskozian agintari dagoenak, publikoki adierazi dio bere babesa Clara Ponsati kontseiler ohiari eta Madrilek buruzagi katalanen kontra zabaldutako euro-agindua Europako Kontseiluan eztabaidatzea eskatuko du.

 

Espainiako CNI zerbitzu sekretuak aitortu du Puigdemonten autoari jarraipen tresnak ezarri izana

Espainiako Efe agentzia publikoak zabaldu ditu Carles Puigdemonti zerbitzu sekretu espainiarrek egindako jarraipenaren xehetasunak. Hegazkinez egin zuenean Bruselastik Helsinkirako bidaia, 12 agentek egin omen zioten jarraipena. Itzulerarako erabili zuen autoari, berriz, jarraipen elektronikoa egiteko tresna jarri zioten. Hedabide nagusi espainiar guztiek -ustez serioenek bezala programa populistenek- egin diete oihartzuna espioien deklarazioari.

 

Neumünsterreko epaitegira iritsi dira JxCateko hiru diputatu

Carles Puigdemontek epailearen aurrean egon behar duen Neumünsterreko epaitegira joan dira Marc PDeCATeko Castells eta Mercè Conesa eta JxCateko Quim Torra.

Mossoen buru Ferran Lopez Roger Torrenterekin bildu da

Ferran López Esquadra Mossoen burua goizean bildu da Parlamentuko Lehendakari Roger Torrentekin ezohiko bileran. 155. artikuluaren menpe egonda, une honetan Torrent da instituzio autonomikoetako agintari gorena. Herritarrak lasaitasunera deitzeko eskatu dio Lópezek Torrenti, eta kezka azaldu du hainbat gunetan herritarrak bortizkeriaz erantzuten ari direlako. Dagoeneko, 100dik gora zauritu izan dira Mossoek azken egunetan izandako partehartzeen ondoren. Ostiralean Bartzelako Espainiako Gobernuaren Ordezakaritzaren aurrean zauritutako herritar batek partzialki galdu du eskuineko begiko ikuspena.

Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi du Espainiako estatuak Katalunian darabilen errepresioa

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E alderdien botoekin, Nafarroako Parlamentuko mahaiak gaitzetsi du Espainiak Kataluniako buruzagi politikoak atxilotu izana, Espainiari eskatuz errepresioa baztertu eta elkarrizketa bidetik abiatzea. Naizek xehetasun gehiago eskaintzen du.

Epailearen aurrean deklaratzen ari da jada Puigdemont

Gaua Neumünster hiriko espetxean iragan ondoren, 15:30etatik aurrera hiriko epailearen aurrean ari da deklaratzen Carles Puigddemont. Berak erabaki beharko du aintzat hartzekoa den atxiloketa agindua eta libre uzten duen edo espetxeratzen duen. Estradizio eskaerarekin aurrera eginez gero, Schleswig Estatu Federaleko Auzitegi Gorenak erabaki beharko du estradizioa gauzatu hala ez. Denetarikoak entzuden dira erabaki epei buruz, 2 eta 60 egun artean iraun dezakeela auziak.

15:30etara bilduko du Torrentek Parlamentuko mahaia

Eguerdian JxCAT, ERC eta CUPek eskaturik Kataluniako Parlamentuak urgentziazko osoko bilkuera egin dezan atxilotuen eskubideak bermatzeko, Roger Torrentek 15:30etarako deitu ditu bilerara Mahaia osatzen duten parlamentariak, gaiaz erabakia hartzeko.

Generalitateko departamendu guztietan egin dira geldi aldiak azken atxiloketak salatzeko

 

Urkullu lehendakariak Kataluniakoaz zabaldu du eta erabilitako euskararen zabarkeriagatik kritikak jaso

Iñigo Urkullu lehendakariak Facebookeko bere kontuan ipini du Carles Puigdemonten atxilotzearen ondorengo bere erreakzio ofiziala, euskaraz eta gazteleraz: lotura honetan klikatuta irakur daiteke. Nabarmen gaztelaniaz erredaktatu eta ondoren euskaratua, euskarazko bertsioaren maila eskasak zenbait kritika piztu ditu.

 

'#PrimaveraCatalana' traolarekin protestak deitu dituzte Herrialde Katalan osoan

Katalunia printzerritik harago, Herrialde Katalanetan zabaltzen ari dira gaur ilunabarrerako protesta deialdiak, Valentziar komuniatean bezala Baleareetan.

 

Elizenda Paluzie (ANC): "Puigdemont lehendakari egitea nahi du Kataluniako gizarteak"

Elizenda Paluzie izendatu zuten ANCko lehendakari joan den larunbatean, preso dagoen Jordi Sanchez ordezkatuz. Paluzieren ustez ezinbestekoa da JxCat-ek, ERCk eta CUPek Carles Puigdemont lehendakari hautatzea. Ez du ulertzen zergatik utzi den albo batera aukera hori, herritarrek abenduaren 21ean horren argi hitz egin ondoren, baina orain, agintarien atxiloketekin, Puigdemont lehendakari egitea une honetan Kataluniako gizartean entzuten den oihurik ozenena da bere esanetan. Badaki Espainiak debekatua duela, baina Kataluniako Legebiltzarrak bere bidea egin behar du eta horrek hauteskunde berriak ekartzen baditu, bada hauteskundeak egin beharko dira berriz, azpimarratu du tinko TV3n astelehen goizean egindako elkarrizketan.

Elisenda Paluzie ANCko lehendakari berria. (Arg.: Vilaweb)
Kataluniarekin elkartasuna erakutsi dute euskal hiriburuetan

Kataluniako “salbuespen egoera” salatu dute ehunka pertsonek asteburuan Hego Euskal Herriko hirietako udaletxeen atarietan, eta “preso politikoak” aske uztea eskatu dute manifestariek. “Kataluniarekin-Demokrazia-Askatasuna” lelopean egin dira elkarretaratzeak.

Bilbo:

Gasteiz:

Donostia:

Iruñea:

 

Pablo Llarena epailea Cerdayako Das herrian 'persona non grata' izendatzeko kanpaina

Cerdanya eskualdeko Das herrian enpadronatuta dagoela eta, Kataluniako agintari nagusiak auziperatu eta espetxeratu dituen Pablo Llanera 'persona non grata' izenda dezaten kanpaina abiatu dute. Zenbait hedabideren arabera, dagoenekoz 24.000 sinadura bilduak dituzte.

 

ANCk Varsovia jantzi du xingola laruz

Varsoviako gune asko agertu dira xingola laruz jantzita gaur goizean. Bertan bizi eta ANCn antolatuta diren katalanek horrela salatu dute Carles Puigdemonten atxiloketa eta gero eta gehiago dira Europan zehar zabaltzen ari diren elkartasuna eta salaketa ekintzak. 

 

 

 

Elsa Artadi: “Ikusteko dago nola egingo dugun Puigdemont presidente”

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko Presidenteak igandean proposatutako “fronte bateratuaren” alde egin du Elsa Artadi Junts per Catalunyako bozeramaileak, baina iritzi dio gehiengo parlamentarioak ezin direla aldatu. “Oso ondo dago fronte bateratua. Baina argazkirako bakarrik balio du, Parlamentuan egikaritu beharko litzateke”, esan du Artadik. Bere ustez, “fronte errepresibo” honek aitortu behar du preso politikoak eta mandatari iheslariak daudela.

Hala, JxCat-eko bozeramaileak ez du ondo ikusten fronteak En Comú Podem-ekoekin (ECP) gobernua osatzeak. “Gauza bat da ECPkoekin adostasun batzuk izatea, baina jendeak ez du bozkatu gobernu bat ECPekoekin”, esan du.

Orobat, Puigdemonten inguruan hitz egin du Artadik: “Ditugun baliabideekin, ikusteko dago nola egingo dugun Puigdemont presidente, ez sinbolikoa, baizik egiazko presidente”.

BIDEOA: Kotxe bat manifestari bat harrapatzen saiatu da Tarragonan

Tarragonako erdialdean trafikoa mozten ari zen manifestari bat kotxearekin harrapatzen saiatu da pertsona bat. Gaztea artatu egin behar izan dute, orkatilan golpe bat zeukalako. Manifestariak gidariarengana hurbildu dira bere jarrera gaitzestera, eta autoa kolpatu dute.

 

Torrentek lasaitasuna eskatu du eta irtenbide politiko eta bateratuaren alde agertu da

1978tik Espainiako Estatuaren Demokraziaren alde ilunenak” bizitzen ari direla esan du Kataluniako Parlamentuko presidenteak.

Roger Torrentek lasaitasun mezu bat bidali du igande gauean egindako ateraldian, Carles Puigdemont Alemanian atxiloketaren harira.

Torrentek esan du lan egingo duela Kataluniaren irtenbide politiko eta bateratuaren alde: “Bihar bertan hasiko naiz lanean alderdi, sindikatu eta erakundeekin, erantzun bateratu bat emateko. Salbuespeneko egoera agerikoa da eta demokraziaren aldeko kausa denaren gainetik dago”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Katalunia independentziarantz  |  Alemania

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Urriaren 1erako ikasleek greba deialdia dute Katalunian

Urriaren 1 Plataforma sortu dute, halaber, eta Urriaren 1 plataformak sortutako webgunearen bidez ekintza guztien berri emango dute.


2018-09-24 | Nahia Ibarzabal
Sanchezen iritziz, Quebec eredu izan daiteke Kataluniako auzian

Quebecen egin zuten bezala, elkarrizketa eta legedia erabiltzearen alde agertu da Pedro Sanchez Espainiako presidentea. Dioenez, “herrialde bakoitzak bere bidea bilatu behar du gatazka politikoak konpontzeko".


2018-09-20 | ARGIA
Botere Judizialeko epaileen gorroto mezuak independentisten kontra: "kolpistak", "naziak"...

Espainiako Botere Judizialean urriaren 1eko erreferendumaren aurretik eta ondoren epaileek txat bidez idatziriko mezu pribatuak argitaratu dituzte El Món eta El Diario.es egunkariek. Filtrazioak berehalako erreakzioa eragin du Katalunian, erantzukizun eske.


2018-09-16 | Saioa Baleztena
Jordi Borrās
"Eskuin muturreko gaietan murgildu nintzen jakinik jo-puntutzat hartuko nindutela"

Argazki makina lepoan zintzilik, manifestazio eta protesta sozialak lantoki bilakatu ditu Jordi Borràs (Bartzelona, 1981) argazkilari eta kazetariak. Massana Eskolan ilustrazio ikasketak egitean murgildu zen “nahi gabe” argazkilaritzan eta, orduz geroztik, hainbat hedabidetan egin du lan. Eskuin muturreko mugimenduen zokorik ilunenak azaleratzeko egin duen lanarengatik, mehatxuen helburu ere bilakatu da azken urteotan. Uztailaren 16an, hain zuzen, argazkilari gisa bizitako... [+]


2018-09-11 | ARGIA
Askatasun garrasi erraldoia Kataluniatik

Azken urteko gertakarien ostean, mugimendu independentistak indar erakustaldia egin du Bartzelonako arteria nagusian, erresistentzia eta batasun mezua bidaliz trabatutako agertoki politiko posible baten aurrean. Urriaren 1eko erreferendumaren osteko lehen Diada egunean, Errepublikaren aldarrikapena eta aurreko gobernuko lider nagusien espetxeratze eta erbestealdiak salatu dituzte.


2018-09-10 | Patxi Azparren
Euskal CUP bat (zuen) beharra

Ezaguna denez, Kataluniako egoera politikoa irauli duten eragile nagusiak lau dira: PdeCat, ERC, CUP eta ANC. Iragan den urriko erreferendumaren atarian lau eragile horien kokapen politikoak ezberdinak ziren eta denek ez zuten iritzi bera. Oinarri sozialek, ANC-Omiumek eta CUP-k mobilizazioei ekin zieten eta CiU ohiak eta ERC-k onartu behar izan zuten ibilbidea.


Intentsitatea, tentsioa eta erresistentzia

Elektrikari talde bat bildu eta zenbait tresna eta material eman ostean hauxe esan zieten: zirkuitu sinple bat osatzeko beharrezko material guztia daukazue aurrean. Hasi eta berehala konturatu ziren kablea motzegia zela eta ez zegoela zirkuitua itxi ahal izateko adina. Gehienek amore eman zuten, ziria

Bazirudien edozein atakatik ateratzeko konbentzimendua zutela eta Errepublikak aurrera egin zezan ere estrategia eta aukera ezberdinak aurreikusita izango zituztela. Ez da horrela izan,... [+]

2018-09-05 | ARGIA
CDRen ekintza batean atxilotutako hamahirurentzat kartzela eskatu du fiskaltzak

Iragan otsailaren 23an, 1981eko Espainiako estatu kolpe saiakeraren urtemugan, Kataluniako Auzitegi Nagusiko sarrera sinbolikoki blokeatzeagatik atxilotu zituzten auzipetuak. Fiskaltzak bi urte eta erdi arteko kartzela zigorrak eskatzen dizkie.


Epaile batek Espainiako hiru polizia deitu ditu deklaratzera U-1eko jokaeragatik

Bartzelonako 7.epaitegiak Pau Claris eskolako jokabideak aztertuko ditu. Deklaratzera deitu duten bat Mediterrània eskolako gertakariengatik ere ikertua izaten ari da.


2018-09-04 | Xabier Letona
Diada 2018: iraultza akuilatzetik noraezera

Gainean da irailaren 11 eta Kataluniako independentismoa prest da beste Diada bat ospatzeko. Berezia izango da, iazkoa bezala.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude