Energia protagonista 12. Ekozinemaldian

  • Martxoaren 19tik 28ra, hainbat dokumental eskainiko ditu 12. Ekozinemaldiak, Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Aurten energian jarriko dute fokua (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), eta energiarekin lotutako beste jarduerek ere izango dute tartea: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia… Horrek guztiak ingurumenean eta gizakiongan dituen eraginak azaleratzea da helburua.


2018ko martxoaren 14an - 17:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Esaterako, ikuspuntu bitxia darabil Arpilleras: bordando la resistencia filmak: Brasilgo proiektu hidroelektrikoen erasana jasan duten emakume askok zaku-oihaletako brodatuak aukeratu dituzte haien egoerak eta borrokak adierazteko.

Frontera invisible filmak berriz, Kolonbian biodiesela ekoizteko erabiltzen diren palma afrikarren laborantzez eta herrialde hartan informatze hutsak suposatzen duen arrisku handiez hitz egiten du. Edo Kurdistaneko panorama berezira egiten du salto Día de la muerte del Agua lanak: bertan, zentral hidroelektrikoak eta urtegi handiak ez dira ura gordetzeko bakarrik erabiltzen ari, arma ere badira, besteei ura kentzeko edo, areago, herri batzuk uraren azpian desagerrarazteko.

Afrikaren auzia bi dokumental handitan izango dugu ikusgai: El otro lado de la tecnología eta Desierto líquido. Hondakinei buruzko eztabaidaren gordinenean, El otro lado de la tecnología sistema honek ekoitzitako soberakinei buruz mintzo da. Desierto líquido berriz, euskal zuzendariek ekoitzitako dokumentala da, itsasoaren gehiegizko ustiapenaz: ingurumenari eragiteaz aparte, kapitalismoak eta gehiegizko ustiaketak inpaktu zuzena du arrantzaz bizi diren komunitateetan.

Egitarau osoa lotura honetan kontsultatu dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Eguneraketa berriak daude