Eneko marrazkilaria kaleratu du ‘20 Minutos’ egunkariak ustez Poliziaren biolentzia salatzeagatik

  • 20 minutos egunkariak Eneko las Heras marrazkilaria kaleratu du. Egileak Twitter bidez adierazi duenez, egunkariak ez dio arrazoi zehatzik eman, baina Espainiako poliziaren bortizkeria saltzen zuten bere bi marrazki "ez dituzte paperean argitaratu".

20 Minutos egunkariak ez ditu argitaratu nahi izan Eneko Las Herasen marrazki hauek

2017ko azaroaren 2an - 15:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sarean zabal da kaleratzearen arrazoia izan dela "Marca Eapaña", "Osborneren zezena" eta Espainiako Poliziaren biolentzia lotzen dituen marrazki ezagunarengatik. Egileak berak ezeztatu du aukera hori, marrazi hori Interviu-n argitaratutakoa delako, eta ez 20 Minutos-en.

 

 

 

 

Interviu eta El Jueves aldizkarienzat lanean jarraituko du 'Eneko'k.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude