Macron Miarritzeko Herriko Etxera heldu da

  • Frantziako presidentea Emmanuel Macron eguerdian bildu da Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapez Jean-René Etchegaray-rekin. Bileran, Miarritzeko Michel Veunac eta Angeluko Claude Olive auzapezak ere izan dira.


2019ko maiatzaren 17an - 10:08
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: Aitor Pereira / EFE.

Miarritzen, agorrilaren 24tik 26ra bitartean eginen den G7 bilera prestatzera heldu da Macron. Bilera gauzatzeko antolatzen ari diren guneak bisitatuko ditu. Bereziki Miarritz hiriko tokiak in situ ezagutzeko asmoa du Frantziako presidenteak.

Baiona-Angelu-Miarritzeko auzapezaz bestera, Pirinio Atlantikoak Departamentuko presidente Jean-Jaques Lassarrerekin ere bilduko da Macron, Paueko Kontseilu Nagusiak munduko bilera handian izanen dituen betebeharrez hitz egiteko.

Macronen etorrerak ustekabean harrapatu ditu tokiko hedabideak. Bere bisita solas-gune politikoetan mintzagai bihurtu da goizon.

Ipar Euskal Herriko kazetari andanak jarraitu du Macronen etorrera, besteak beste, Berria egunkariako Ekhi Erremundegik


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude