Emakumeen presentzia txikia dago EITBko irrati-tertulia nagusietan

  • "Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan" blogak emakumeen parte-hartze maila neurtzen du hainbat hedabidetan. EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitate Saileko irakasle eta ikertzaile taldearen azken neurketak azalarazi du EITBko irrati-tertulia nagusietan emakumeen presentzia oso txikia dela; txikiena neurtzen hasi zirenetik.


2017ko maiatzaren 12an - 16:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikerketa taldea EITBko irrati-tertulia nagusietan emakumeen presentzia neurtzen hasi zenetik kopururik txikiena dago gaur egun. Azpimarratu dutenez, jaitsiera oso nabaria izan da Euskadi Irratiko Faktoria saioan: erdira murriztu da emakumeen kopurua apirilean (%10,4). Radio Euskadin Dani Alvarezek zuzentzen duen Boulevard saioko “Diálogos” tartea da emakumeen presentzia txikiena duen saioa (% 7,7). Aldiz, Radio Euskadi-k gauean eskaintzen duen Ganbara irratsaioko tertulia da tertuliakideen artean emakume kopuru handiena duen saioa (%26,66), emankizun honetan jaitsiera gertatu bada ere.

Ikerketa taldeak emandako datuen arabera, Radio Euskadiko Boulevard-ean bi emakume baino ez dira modu finkoan aritzen direnak: Koro Garmendia eta Lourdes Perez. Euskadi Irratian, Laura Mintegik, Nerea Azurmendik eta Maite Ubiriak parte hartu dute apirilean. Ubiria da beste tertulia batean errepikatzen duen emakume bakarra, gizonen kasuan, aldiz, tertulia batean baino gehiagotan parte hartzea oso ohikoa dela azpimarratu dute. Naiara Pinedo, Miren Ibañez, Olatz Barriuso, Chelo Aparicio eta Ana Garbati izan dira apirilean Raio Euskadiko Ganbaran parte hartu duten emakumeak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!