Emakumeen Etxea izanen du Iruņeak

  • Iruñeak argi berdea eman dio Emakumeen Etxea sortzeari. Lehen aldiz izanen du hiriak halako gune bat eta horretarako inbertsioa eginen du udalak, 143.000 euro ia.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2019ko urtarrilaren 03a
Argazkia:@fm983irratia

Pablo Sarasate kontserbatorioa zegoen eraikinean sortuko dute Emakumeen Etxea, Agoitz kaleko bederatzigarrenean. Egokitu eginen dute eraikina, bereziki kontuan hartuko dute irisgarria izan dadila. 

Pablo Sarasateren kontserbatorioa zen eraikinak lehen solairuan ekitaldietarako aretoa du 200 eserlekurekin. 181 metro koadro eta 63 metro koadroko eskenatokia ditu. Horrez gain lehen solairu horretan bulego bat eta bi biltoki txiki ere badira. Musika gela ere badu: 47 metro koadrokoa, atezaintza zerbitzurako 22 metro koadroko espazioa, komuna eta 12 metro koadroko bulego bat. Horrez gain, British School ikastetxeak erabiltzen duen gunea ere badu: bost gela erabiltzen dituzte eta bi komun.

Agoitz kaleko bederatzigarrenean dagoen eraikinak Emakumeen Etxea hartuko du hemendik aurrera. Emakumeentzako tokia eta talde feministentzako gunea izanen dira bereziki. Elkarteak eta kolektiboak biltzeko eta euren lana jorratu ahal izateko espazioa izanen da. Sarean lan egin dezaten, modu indibidualean jardutetik modu kolektibora jardutera pasa daitezen sortuko den gunea izanen da.

Iruñeko Udalak 2019-2022 urteetarako egindako Hirugarren Berdintasun Planaren barruan jasotako ekimena da Emakumeen Etxea sortzearena.  

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Emakume Etxeak  |  Iruņea

Emakume Etxeak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Emakumeen Etxeko bisitak %45 igo dira

34.601 bisita izan ditu Donostiako Emakumeen Etxeak 2017/2018 ikasturtean, Duñike Agirrezabalaga udaleko berdintasun zinegotziak Emakumeen Etxeko memoriaren aurkezpenean azaldu duenez. 140 bisita izan ditu Okendo kalean kokatuta dagoen egoitzak, aurreko ikasturtean baino %45 gehiago. Bisitak igotzeaz gain, bazkideak ere igo dira, 843 izatetik 1.023 izatera pasa baitira, eta jardueretan parte hartzen dutenen %40a bazkideak dira.


2018-12-05 | ARGIA
Bosgarren urteurrena ospatuko du Etxelila Ondarruko emakumeen topalekuak

2013an martxan jarritako Etxelilak bost urte bete ditu, eta ospakizun jaialdia egingo dute abenduaren 14an.


2018-03-21 | Axier Lopez
Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta emakumea haren lehen emazte.


2016-09-27 | Estitxu Eizagirre
Emakume etxeak lotuko ditu "Testurak" bertso emanaldi bereziak

Ostiral honetan egingo da lehen saioa, Eibarko Andretxean, 19:00etan. Ordutik abendura bitartean, sei bertso jaialdi gehiago egingo dira emakumeen testu literarioak oinarri hartuta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude