Dominikar Errepublikako 'Mitxeletak' talde ekintzaileko azken ahizpa hil da

  • Patria Mirabal, Minerva Mirabal eta María Teresa Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako Rafael Leónidas Trujilloren diktaduraren aurka borroka egiteagatik bahitu eta jipoituta hil zituzten militarrek. Haien heriotza diktaduraren gainbehera ekarri zuen. 1999az geroztik, Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, haien oroimenez urtero, azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Igandean Mirabal familian bizirik geratu zen alaba bakarra hil zen, haren hiru ahizpen memoria eta borroka zabaltzen aritutako Bélgica Adela Mirabal.


2014ko otsailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Belgica Adelak ez zuen bere ahizpen moduko lan aktiboa egin diktaduraren aurka. Haiek hilketak bizitza aldatu zion, ordea. Ahizpen 6 seme-alaben kargu geratzeaz gain, "Las mariposas" (Mitxeletak) bezala ezagunagoak zirenen lana eta memoria zabaltzeari ekin zion. Besteak beste "Vivas en su Jardin" memoria liburua idatzi zuen.

Maribal ahizpen heriotza eta diktaduraren amaiera

1960ko azaroaren 25eko gauean Minerva, Maria Teresa eta Patricia, espetxean ziren senarrak bisitatu ondoren, etxerako bidean, militarrek bahitu zituzten. Kotxean ziren hiru ahizpak eta Rufino de la Cruz txoferra -familia dirudun batean hazitakoak baitziren- ezkutuko etxe batera eraman zituzten. Militarrek laurak jipoitu zituzten hil arte. Ondoren gorpuak kotxe barruan sartu eta amildegi batetik behera bota zuten, trafiko istripu bat simulatzeko asmoz. Inork ez zuen bertsio ofiziala sinetsi. Hilketak hauen oihartzunak, Dominikar Errepublikan zein nazioartean, 31 urtez luzatu zen Trujilloren diktadura odoltsuaren amaieraren hasiera ekarri zuen. Ahizpak hil eta 6 hilabetera diktaduraren aurkako ekitzaile talde batek tiroz hil zuen diktadorea. Ekintza armatu honek AEBetako CIAren laguntza izan zuen, Maribal ahizpen hilketaren ostean herrialdean sortutako giroak ezkerreko iraultza baten balizko etorrera geldiarazteko. Maribal ahizpen moduko 50.000 lagunen tortura eta hilketa kasuak gertatu ziren Trujilloren menpeko Dominikar Errepublikan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Eguneraketa berriak daude