Emakumeak eta Amatasun Subrogatuaren I. Kongresu Internazionala egingo dute Bilbon uztailaren 20tik 22ra

  • Bilboko Udalaren azpiegitura den Azkuna Zentroak jasoko du kongresua. Hainbat akademizista, ikerlari eta juristek parte hartuko dute bertan. Protesta antolatu du Itaiak, erreprodukzioaren merkantilizazioa salatu eta kongresua bertan behera utz dezaten eskatzeko.

Emakumeak eta Amatasun Subrogatuaren I. Kongresu Internazionalaren logoa Emakumeak eta Amatasun Subrogatuaren I. Kongresu Internazionalaren logoa

2023ko uztailaren 18an - 10:30
Azken eguneraketa: 13:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilboko Azkuna Zentroak Emakume eta Amatasun Subrogatuaren I. Kongresu Internazionala jasoko du uztailaren 20tik 22ra. Hainbat akademizista, ikerlari eta juristekin batera, Asociación Son Nuestros Hijos, Asociación Gestación Subrogada en España eta Gure Umeen Ametsak elkarteak antolatu dute, besteak beste, hiru egunetako egitraua.

Espainiako Gobernuak haurdunaldi subrogatuaren inguruan duen “eldarniozko” jarrera salatu du Gure Umeen Ametsa elkarteko bozeramailea den Pablo Bilbaok Onda Vascan egindako elkarrizketa batean. Haren esanetan, ezin da onartu praktika hori egin nahi dutenak zigortzea.

Alokairu Sabelei ez

Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistaren esanetan, kongresuaren helburua argia da: “Emakume langileon esplotazio erreproduktiboan eta umeen salerosketan oinarritzen den praktika zuritu, sustatu eta normalizatzea”.

Horrez gain, politika parlamentarioak alokairu sabelen auziari aterabidea emateko duen “ezintasuna” eta praktikaren “normalizazio eta legitimazioa” seinalatu du. Alokairu sabelak eta erreproduzkioaren merkantilizazioarekin amaitzeko baldintza ekonomiko eta kulturalak gainditzeko premia azpimarratu du. Bide beretik, elkarretaratzea antolatu du Bilboko Azkuna zentro atarian uztailaren 20an arratsaldeko 15:00etan.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.