Emakume bati sexu erasoa egiteagatik gizon bat atxilotu dute urtezahar gauean, Iruñean

  • Udaltzainek 23 urteko gazte bat atxilotu dute urtezahar gauean, emakume batek gizonak ukituak egin zizkiola salatu ondoren. Asteburuan Iruñeko Alde Zaharrean antzeko gertakariengatik ematen den bigarren atxiloketa da hau.


2024ko urtarrilaren 2an - 10:11
Udaltzaingoa Iruñeko Gaztelu plazan // Argazkia: Noticias de Navarra
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñeko Udaltzaingoak 23 urteko gizon bat atxilotu du urtezahar gauean, emakume bati egindako sexu-erasoa egotzita. Nafarroako hiriburuko Gaztelu Plazan eman da gertakaria, goizeko 3:10 aldera, 25 urteko emakume batek gizonak ukituak egin zizkiola salatu ondoren. Udaltzainek gertakariaren berri izan eta berehala identifikatu dute atxilotutako gizona, eta ertzain-etxera eraman dute.

Asteburuan Iruñeko Alde Zaharrean antzeko gertakariengatik ematen den bigarren atxiloketa da hau; joan den larunbatean Iruñeko Zentral diskoteka inguruan 25 urteko beste gizon bat atxilotu baitzuten 15 urteko adingabe bati ukituak egitea egotzita.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude