Emakume baten etxegabetzearen aurka ehunka pertsona mobilizatu dira larunbatean Bilbon

  • Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak deitu zuen mobilizazioa, salatzeko Bilboko Udalak eta Bilboko Udal Etxebizitzak beren eskumeneko etxebizitza batean bizi den emakume bat etxekaleratu nahi dutela. Ehunka lagunek parte hartu dute manifestazioan, kale gorrian geratzeko arriskuan dagoen Judithi elkartasuna adieraziz.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2021eko urtarrilaren 18an - 09:16
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Judithi elkartasuna adierazi eta beronen etxe kaleratzea salatzeko, Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak deitutako mobilizazioarekin bat egin zuten larunbatean ehunka pertsonak. "Judith auzoan. Viviendas Municipales desahucia" (Judith auzoan. Udal Etxebizitzak etxe kaleratu egiten du) goiburu, manifestazioa 19:00etan abiatu zen Mariaren Bihotza plazatik. Bilboko Udaleraino egindako ibilbidean, mobilizazioak San Frantzisko auzoko eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen, "Judith auzoan geratuko da!" ozen aldarrikatuz. Udaletxeko ateetaraino eraman zuten protesta, AZETek salatu bezala, "kasu honetan marrazoa ez delako etxe jabe handi tipikoa, baizik eta instituzio publikoak: Bilboko Udala eta Bilboko Udal Etxebizitzak".

Erditzear dagoen 24 urteko emakumea da Judith. Konfinamenduan lanik gabe geratu zen, eta diru-sarreren faltan ezin izan zionez alokairuari aurre egin, kale gorrian geratu zen. Egoera horretan egonik, Bilboko Udal Etxebizitzen jabetzako etxebizitza batean sartu zen bizitzera. Berriki, baina, Udal Etxebizitzak gutuna helarazi dio, etxe kaleratu egingo dutela jakinaraziz. Bertan jasotzen denez, etxe kaleratze express prozesua abiatu dute. Prozesu horrek etxe kaleratzea hamar egunen buruan gauzatzea ahalbidetzen du. AZETek eta Bilboko Okupazio Bulegoak eskatu dute etxe kaleratzea gauzatzeko epeak ez kalkulatzeko, harik eta Judithi doako justizia esleitu arte. Momentuz etxe kaleratzea burutzeko eperik ez dute jarri, baina etxe kaleratze aginduak indarrean dirau.

"Langile guztion etxebizitza eskubidea bermatzea helburu izan beharko zuten instituzioek, espekulatzaile ziztrinen antzera jarduten dute", salatu du AZETek. Baieztapen hori indartuz, ondoko galderak plazaratu dituzte: "Zelan azalduko dute bestela egoera honetan hutsik dauden etxebizitza publikoak egotea? Nola argudiatuko dute hutsik dauden Udal Etxebizitzetan ate anti-okupak instalatu izana? Zelan azalduko dute hainbat pertsona eta familia, Udal Etxebizitza bat eskuratzeko baldintza guztiak bete arren, kale gorrian egotea? Zelan defendatu Judithen egoeran dagoen emakume bat, pandemia betean kaleratu nahi izana?".

Generoak eta klaseak zeharkatutako kasua

Judithena kasu isolatu izatetik urruti dagoela azpimarratu du AZETek, adieraziz azken hilabetetan asko eta asko izan direla "sindikatura iritsitako antzeko kasuak". Gertakizunen harira egindako irakurketan seinalatu nahi izan dutenez, "etxebizitzaren problematika desjabetuok egunero aurre egiten diogun arazo estrukturala da, gure bizitzako esparru guztiak zeharkatzen dituen arazoa". Ñabartu dute problematika hori gizarteko gainontzeko zapalkuntzek zeharkatzen dutela, eta ondorioz etxebizitzaren problematikak bat egin ohi duela klase, genero eta arraza zapalkuntzekin.

Zentzu horretan, ondoko irakurketa egin dute: "Emakume langileon kasuan, gainera, etxebizitza bat alokatzeak, askotan, gizartean dauden indarkeria patriarkal mota guztiak bizi behar izatea eragiten digu (indarkeria sinbolikoa, psikologikoa eta fisikoa), dela jabeen aldetik, dela berrakuratzaileen aldetik, dela erakunde publikoen aldetik (Judithen kasuan, adibidez). Hortaz, Judithena ez da kasu isolatua, ezta kasuala. Kasualitatea ez den moduan Judith langile klasekoa izateaz gain emakume gaztea izatea, ama bakarra izango dena".

Manifestazioa iruditan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Trintxerpeko ‘Escalerillaseko’ bizilagunen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu da

Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Eguneraketa berriak daude