Emakume batek dantzatuko du aurten Lekeition kaxarranka

  • San Pedro egunean (ekainaren 29an) lehen aldiz emakume bat igoko da aurten Lekeitioko kaxa gainera dantzara. Ane Maruri da, Etorkizuna dantza taldeko kidea. Asier Uskolak dantzatu du 2003. urtetik baina hanka puskatuta dauka. Aurrerantzean urtero dantzaria aldatzea da herriko dantza taldearen asmoa.


2022ko ekainaren 28an - 07:32

Azken 40 urte baino gehiagotan, hauek izan dira San Pedro egunean Lekeitioko kaxarranka dantzatu dutenak: 2003tik Asier Uskola, eta bere aurretik 34 urtez Pedro Murelaga. Uskolak hanka puskatua du eta Ane Maruri dago dantza berezi hau egiteko prestatuta. Izan ere, Bizkaiko Dantzari Egunean dantzatu zuen. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldearen asmoa da hemendik aurrera kaxarranka dantzaria urtero aldatzea.

Bideoan, 2020an egin zen kaxarranka:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude