Elkarretaratzea egin dute Kinpuleneko etxea okupatzeagatik epaitu dituzten bi lagunakaz elkartasunez

  • Gorlizko Kinpulene kaleko etxe bat okupatzeagatik "usurpazio" salaketa jasotako lagun bien aurkako epaiketa egin dute Getxoko Justizia Jauregian, eta haiekiko elkartasunez hogeiren bat lagun elkartu dira eraikinaren kanpoko aldean. "Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, okupazioa zilegi da", adierazi dute. Isuna ezar diezaiekete zigor modura.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 17an - 09:08
Epaituen alde egindako mobilizazioa. Argazkia: UNAI BREA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaiaren zain geratu da auzia, goizean Getxoko 6. epaitegian egindako saioaren ostean. Auzipetuek eta eurei laguntzera joandakoek adierazi dutenez, "eskualde honetan etxebizitzarekin arazo handia dago, gaitza da emantzipatzea, erostea ezinezkoa da eta alokairua ordaintzea oso zaila".

Horren aurrean, zilegitzat jo dute okupazioa, eta gogorarazi dute Gorlizko Kinpulene kalean okupatutako etxeak hogei urte zeroatzala hutsik, "espekulatzeko asmoz eraiki zenetik". Etxeko ugazaba den familiak ez du bat egiten ikuspegi horregaz, baina ez du adierazpenik egin izan gura.

Gaurko salatuak salatzaileak ere badira aldi berean, joan den ekainean Gorlizko etxe horretatik kanporatuak izan zirenean kolpeak jaso eta lesio arinak izan zituztela eta. Auzi biak beharbada batu egingo zituztela adierazi dute epaitegira sartu baino lehen, baina bertako zenbait iturriren  arabera nekez gertatuko da hori, bateko eta besteko delitu-motak desberdinak direlako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude