Elkarlanaz bi hitz


2022ko urtarrilaren 04an - 08:24
Azken eguneraketa: 09:27

Bai Euskarari Elkarteak 2021ean abiatutako zenbait proiekturen berri aipatu nahiko nuke lerrootan. Proiektu berriak dira, garai zailetan abiatutakoak, elkarlanaren emaitza direnak. Pandemiak bete-betean jo zuen 2020-2022 epealdirako plan estrategikoan zehaztutako ildoak abiatu genituenean eta, hala ere, gai izan gara identifikatutako foku nagusien inguruan urrats esanguratsuak egiteko. Hortik etorri dira gure azken berrikuntzak: elkartearen osotasuna eta hedadura erakusteko marka berritzea, gure lan eremuak eta proiektuak behar bezala antolatzea, lankidetza berriak bilatzea… Gure ohiko proiektuekin segitu dugu eta, halaber, gai izan gara alor sozioekonomikoaren eragileen eta espazioen aktibazioan eragiteko proiektu berriak lantzeko eta abiatzeko: Elkarrengandik Ikasiz solasaldien bitartez, etorkizunera begirako ikaskuntzak jasotzearekin batera, kooperatibismoaz, formakuntzaz, enpleguaz eta lan eredu berriez elkarrengandik ikasteko aukera izan dugu. Arabako enpresen foroan ere elkarrekin ari gara, lurraldeko enpresen eta administrazioen eskutik; erronkak zehazten hasita gaude, alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz. 2022an ere beste zenbait proiektu aurkeztuko ditugu, lankidetzaren emaitza izango direnak.

"[Jaurlaritzaren planean] aitortzen da Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez egindako ekarpena eta azpimarratzen da ziurtagirien eskema egokitu, indartu eta zabaltzearen beharra. Planean jaso arren, oraindik ez da inolako lankidetzarik bideratu"

Hausnarketa estrategikoan azpimarratu genuen bezala, gure elementurik bereizgarriena Bai Euskarari Ziurtagiria da. Ekainean jakinarazi genuen proiektu honetan Eusko Jaurlaritzak zehaztutako Erreferentziazko Marko Estandarrera hurbiltzeko eta egokitzeko urratsak egin ditugula, lankidetza errazteko asmoz. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Planean (EESSP) aitortzen da Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez egindako ekarpena eta azpimarratzen da ziurtagirien eskema egokitu, indartu eta zabaltzearen beharra. Planean jaso arren, oraindik ez da inolako lankidetzarik bideratu alor honetan eta, gainera, bada zantzurik esateko Jaurlaritza marka berri bat sortzeko asmotan dabilela…

Azken hilabeteotan geroa elkarrekin eraiki beharraz aritu gara, elkarlanean jardutearen beharraz, jauzia egiteko edo egoera eraldatzeko batzearen beharraz. Guk ez dugu inolako zalantzarik eta horretan ari gara. Beste eragile batzuk ere hitzetatik ekintzetara pasatzen ikusi nahiko genituzke, elkarlanaren bideari zintzoki helduta.

 

*Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria da

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude