Elgoibarko denda txikiek erakusleihoak belztu dituzte egoera larria azaleratzeko

  • Black Friday egunaren harira, Elgoibarko dendetako erakusleihoak belztu zituzten joan zen asteburuan. Txankakua merkatari elkartearen kanpaina izan zen, eta elkarteko dendariez gain, herriko beste hainbat merkatarik ere bat egin zuten ekimenarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 6an - 11:45
Argazkia: Barren.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Guztira 98 dendatako erakusleihoak belztu zituzten. Helburua zen herritarrei erakustea zer gertatuko litzatekeen denda txikiak itxiko balira. “Denda txikiek argitasuna ematen diete kaleei, segurtasuna handitzen dute, eta itxiko balira kaleak ilun eta beltz geldituko lirateke”. Txankakuako arduradunek esan dutenez kanpainak eragina izan du herritarrengan, eta pozik agertu dira. Herritarren erosketa ohiturak aldatu eta kontzientzietan eragitea zen helburua, eta hein batean lortu dutela adierazi dute merkatarien elkartetik. Txankakuako kide Ruth Garatek eman dizkio BARRENi kanpainaren inguruko azalpenak. Bideoan ikus dezakezue.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tokian tokiko ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!