Ekonomia feministari buruzko egun osoko jardunaldia antolatu du Bilgune Feministak martxoaren 25erako

  • “Gurutzada neoliberalaren aurrean feminismotik irekitzen diren erresistentzia eta alternatiben gakoak aztertzea” du helburu Bilgune Feministak, ekonomia feministaren foroaren bitartez. Hitzaldi eta tailerrak egingo dituzte egun osoan zehar eta emakumeentzat izango da.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko martxoaren 16a

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15. urteurrena ospatzeko eta etorkizuneko erronkak plazaratzeko hainbat ekimen antolatu du: espetxe martxa, ekonomia feminista foroa, VII. topaketa feministak eta erakundetze feministaren inguruko mintegia.

Ekonomia feminista foroa Azpeitian egingo dute, martxoaren 25ean.  Eguna hasteko kapitala eta bizitzaren arteko talkaren inguruko gogoeta kolektibo bat egingo dute. Ondoren, harreman ekonomiko, politiko eta sozial eredu berriak eraikitzeko bideak arakatuko dituzte, hainbat aditurekin, hauen artean Mari Luz Esteban gizarte antropologoa eta Helena Franco ekonomia irakaslea. Arratsaldean alternatiben eraikuntzan jarriko dute fokua, hainbat proiekturen aurkezpenaren bitartez; besteak beste, Gipuzkoa Zutik, Bartzelonako Vaga de Totes ekimena, Olatukoop eta Errekaleorreko Errekaemeak talde feminista.

“Indar bat badabil hor” lelopean aurkeztu dute jardunaldia. EHBF 15 urte webgunean izena emateko aukera dago.

Egitaraua:

15 urteren ostean, erronka berriak, baina helburu bera

2002ko apirilean sortu zuten Bilgune Feminista, “proiektu politiko nazional berri bat osatzeko beharrari erantzuteko”. Iparra argi zutela diote: “Euskal Herriaren burujabetza feminista”. VI. Topaketa Feministetan hiru erronka zehaztu zituzten: burujabetza feministaren inguruko eztabaida soziala sustatzea, ongi bizitzearen kontzeptuan sakontzea eta lidergo feminista indartsu bat ehuntzea. Erronka horiek bete dituztela ospatu nahi dute 15. urteurrenean, baita helburu berriak finkatu ere.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ekonomia feminista  |  Feminismoa  |  Azpeitia

Ekonomia feminista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-21 | Axier Lopez
Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta emakumea haren lehen emazte.


2018-03-11 | Mikel Zurbano
Emakumeen pobrezia

Soldataren eta lanaren eremuko genero arrakalaren ebidentziak nolabaiteko presentzia mediatikoa eta soziala lortu du azkenaldian. INEren arabera (Espainiako Estatistika Institutua) aldi baterako kontratuen ia hiru laurdenak emakumeek betetzen dute Espainiako Estatuan. Halaber, iturri horrek emandako datuek erakusten dute 2014an Nafarroan soldatapeko emakumeek gizonek baino %30 gutxiago irabazten zutela eta Hegoaldeko gainerako lurraldeetan %24 gutxiago. Aldiz, pobreziaren arloko genero arrakala... [+]


Fauna publikoa
Generoaz eta klase sozialaz

Beatriz Artolazabalek titular batzuk lortu zituen duela hilabete batzuk, adierazi zuenean Diru Sarrerak Bermatzeko Errentatik (DSBE) hilean kobratzen diren 650 euroak nahikoa direla bizitza duina edukitzeko.


"Politika, ekonomia eta kultura hegemonikoek gerra deklaratu diote bizitzari"

Yayo Herreroren hitzak dira, Emunek antolatutako jardunaldietan eskainitako hitzaldian esanak. Berrikuntza sozialak zein gizartearen erronkei egin behar dien aurre azaldu du, batik bat, krisi ekologikoari eta zaintza krisiari.


2017-07-21 | Xalba Ramirez
Bizkaiko erresidentzietako langileek abuztuan greban jarraituko dute

ELAk Bizkaiko Erresidentzietan dituen delegatuek asanblada egin zuten uztailaren 19an. Greba, gutxienez, abuztu osora luzatzea erabaki dute. 220 egunetik gora daramate greban eta 17 hilabeteko lan gatazkak.


Emakumeek gizonek baino 8.000€ gutxiago kobratu dute Hego Euskal Herrian 2015ean

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu berri ditu soldaten egituraren inguruko 2015eko datuak. Hego Euskal Herriko emakumeek gizonek baino 7.858,11 euro gutxiago kobratu dute urte horretan. Gizonezkoek izandako ordainsariaren %73,65 jaso dute emakumeek, batez beste.


2017-06-11 | Lander Arretxea
Emakumeen talde autofinantzatua
Babes ekonomikoa eta askoz gehiago

Ez dira pauso asko behar komunitate autofinantzatu bat sortzeko: taldea elkartu, aurrezkiak kutxa komun batean bildu, eta elkarri maileguak emateko baldintzak adostu. Hala lortu du Penedeseko (Herrialde Katalanak) emakume talde batek sostengu ekonomikoa eta babesa ematen dien proiektua sortzea. Hori guztia, ohiko bankuen moldeak iraulita eta konfiantzan oinarrituta.


2017-05-05 | Estitxu Eizagirre
Argazki bilduma
Mugimendu feministak "kontzertu klandestinoa" egin du Bilbon erresidentzietako langileekin elkartasunez

Urtebete borrokan ari diren Bizkaiko erresidentzietako langileekin elkartasunez, Bizkaiko Mugimendu Feministak "kontzertu klandestinoa" eman du Bilboko Olimpia egoitzan. "Zaintza lana feminizatzeak daukan ondorio zuzena da langile hauek de facto pairatzen duten prekarietatea, desbalorizazioa eta inbisibilizazioa" adierazi dute eta Bizkaiko Aldundia "kontu honekin egiten ari den negozioa" ere salatu dute.


2017-04-02 | Estitxu Eizagirre
Ekonomia Foro Feminista I: Lehen pertsonatik egindako lanketa

15 urte betetzen ditu aurten Bilgune Feministak. Ekonomia Foro Feminista egin du martxoaren 25ean Azpeitian, San Agustin kulturunean, “Bizitza erdigunera ekartzeko indar bat dabil hor” izenburupean.


Emakume langileak Araban, ezinbesteko irudiak

XX. mendean emakumeek lurralde horretako ekonomiaren garapenean izan zuten garrantzia erakusten du argazki erakusketa batek, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude