EITBko langileen hiru laurdenak uste du taldeak gobernuaren alde informatzen duela

  • EITBren erreformarako Gasteizko Legebiltzarrean sortutako lantaldeak EITBko langileen artean inkesta egin du. Berriak hainbat datu esanguratsu jakinarazi ditu, tartean politika informatiboari, barne demokraziari edo euskararen sustapenari dagozkionak.


2019ko uztailaren 01a - 09:48
EITB taldearen Bilboko egoitza.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EITB taldeak dituen mila inguru langileetatik 412k erantzun diote inkestari. Politika informatiboaren inguruan langileek duten iritzia da datu azpimarragarrienetakoa. Langileen %74,4k uste du taldeak ematen duen informazioa Eusko Jaurlaritzaren aldekoa dela; %16,1aren iritziz ez da horrela.

Barne antolaketa eta demokraziaren inguruko galderarik ere jasotzen du inkestak. Egun, EITBren zuzendaritza Gasteizko Legebiltzarrak aukeratzen du gehiengo osoz. Aldiz, inkestan parte hartu duten langileen gehiengoak bestelako eredu baten alde egiten du. %61,2k uste du “EITBko eta sektoreko profesionalek”, sindikatuek, alderdi politikoek eta jendarte zibileko mugimenduek osatutako gune batek aukeratu beharko lukeela zuzendaritza. Gaur egungo eredua mantentzearen alde %13,6 azaltzen da.

Euskararen inguruan

Inkestaren emaitzen arabera, EITB euskararen alde egiteko “tresna estrategikoa” da taldeko langileentzat. Oro har euskarazko eta gaztelerazko telebista kanal bana egoteari egoki deritzote langileak. Baina gaztelerazko ETB2-n euskarari presentzia handiagoa ematearen alde ere azaldu dira: gaztelerazko azpidatziez lagunduta euskara gehiagotan erabiltzea “oso ondo” legoke langileen %46aren arabera; “ondo” %27,2arentzat; “nahiko txarto” %13,8aren ustez; eta “oso txarto” %5,8aren iritziz. Beste galderetako bat ETB2-n eta Radio Euskadin euskaraz “osorik edo parte batean” liratekeen programak emateko aukeraren ingurukoa izan da. Langileen %35,4k “oso ondo” ikusiko luke; %26,2k “nahiko ondo”; %19,4k “nahiko txarto”; eta %10,4k “oso txarto”.


EITB kanaletik interesatuko zaizu...
EITBko irratietan greba deitu dute, "inposizioen" aurka eta lan baldintzak hobetzearen alde

Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.


2023-09-11 | ARGIA
Aldatu gidoia! ekimenak euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabala bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Aldatu gidoia euskararen alde! ekimenean 31 eragile batu dira, eta kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak EITBn euskara eta euskarazko telebista eta irratiak bigarren mailan utzi izana. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak, EITBz gain, bestelako euskarri guztietan egoteko lan egin... [+]


Ertzaintzako Esan sindikatuak Xabier Lapitz kazetaria kanporatzea eskatu dio EITBri

Ertzaintzako bigarren sindikatuak gogor ekin dio Xabier Lapitz kazetariaren aurka, bere aburuz hark En Jake saioa eta bere Twitter kontua erabiltzen dituelako Ertzaintza eta ertzainak iraindu, eta haien aurka mespretxuz aritzeko.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


2023-06-04 | Reyes Ilintxeta
Iker Bengotxea. Bikoizketaren aldarrikatzailea
"Euskararen normalizazioan, bikoizketak entzumena lantzeko onura handiak ekartzen ditu"

Euskarazko bikoizketa kinka larrian dago. Egunean hamalau ordu ematen dituzte gazteek, batez beste, pantailen aurrean. ETBk bikoizketa baztertu du azken bi hamarkadetan eta streaming plataformetako euskarazko eskaintza ez da %0,1era iristen. Iker Bengoetxeak ahotsa eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude