EITB zuzentzeko Jaime Otamendiren hautagaitza ukatu du PSE-EEk

  • PSE-EEk formalki arbuiatu du Jaime Otamendiren hautagaitza EITBren zuzendaritzarako. Aurreko astelehenean Mikel Agirrek karguari uko egin zion eta oraingoan, berriz, EAJk aurkeztutako proposamenak ez du gutxieneko babesa lortu.


2013ko martxoaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Jaime Otamendi zen EAJk aurkeztutako hautagaia Mikel Agirrek kargua ukatu ostean (Argazkia: todotele.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jaurlaritzak EITBko zuzendari berria izendatzeko bidean oztopo berri bat topatu du. El Paisen arabera, Jaime Otamendi ez da PSE-EEren gustukoa, besteak beste, Lehendakari izendatzean Patxi Lopezi egin zion elkarrizketarengatik .  

EAJk hasieratik aurkeztu nahi izan du EITB barneko norbait zuzendaritzarako. PSEk, berriz, Agirrek ezetza eman zuenean, kanpoko norbait aukeratzeko gomendatu zion Jaurlaritzari. El Paisek dioenez, jeltzaleek Deiako zuzendari Bingen Zupiria proposatuko dute oraingoan, eta Otamendiren patu berbera egokituko zaio haien ustez.

Hala ere, Bizkai Buru Batzarreko presidente -eta 3Koma ekoizpen etxean ibilitako- Itxaso Atutxa baikor agertu da, eta EAJren eta PSE-EEren arteko berehalako akordio bat iragarri du. Izan ere, bere ustez lehenago ados jartzea lortu izan bazuten, orain ez dute zertan arazorik izan ildo beretik jarraituz gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2025eko otsailaren 26
EITB

Eguneraketa berriak daude