Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

  • Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten diote); bestetik, salaketa jarri du fiskaltzak, zaletu batek abuztuan Unai Simon Athleticeko atezainari irain homofoboak egiteagatik.


2023ko irailaren 20an - 06:42
Azken eguneraketa: 12:33
Stefan Simic jokalariaren jarrerak "onartezinak" direla adierazi dute zenbait zaletuk. (Argazkia: SD Eibar)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eibar futbol taldeko hainbat zaletuk Stefan Simic jokalaria kanporatzeko eskatu diote klubari. Eskozia la Brava, Armagiñak 1940, Peña Alto Palancia Armera eta De Euskadi Kadi zaletuen taldeek adierazi dute "onartezinak" direla Simicek sare sozialetan plazaratutako iritziak. "Argi utzi nahi dugu jarrera arrazista, matxista edo homofoboek ez dutela tokirik gure gizartean, ezta gure taldean ere".

Klubaren zuzendaritzaren jokabidea ere salatu dute irakurketan, jokalariaren sare sozialak zein bere iritziak ezkutatu nahi izateagatik. Koherentziarekin jokatzea eskatu dute, "bateraezinak baitira homofobiaren aurkako kanpainetan koloredun besokoa jartzea, eta, aldi berean, jokalari homofoboak babestea".

Osasunako zaletuen oihuak, polemika-iturri

Osasunako zaletuek futbol zelaietan egindako zenbait oihuk ere harrabotsa sortu dute azkenaldian. Alde batetik, pasa den asteburuan talde nafarrak Getaferen aurka jokatutako partidan, Mason Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten zenbait zaletuk. Greenwood, Getafek fitxatu aurretik, Manchester United taldeko jokalaria zen, baina taldetik bota zuten bere bikotekideari tratu txarrak ematea leporatu ziotelako. Madrilgo Erkidegoko taldean harrera beroagoa izan du, ordea: Getaferen historian bere izena daramaten kamisetak saldu dira gehien, eta hori bi astean soilik.

Bestalde, abuztuaren 19an Osasunako zale batek Unai Simon Athleticeko atezainari irain homofoboak egin zizkion. Hala, Nafarroako Fiskaltzak salaketa jarri du, gorroto delitua izan daitekeelakoan. Simon iraindu zuen pertsona identifikatzeko eskatu dio fiskaltzak Espainiako Poliziari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Eguneraketa berriak daude