Aurten ere, Euskal Herria Zuzenean festibaleko eztabaida guneak hitzorduak antolatu ditu, Garroa gazteluko Xerrenda gunean. "Euskal Herrian eta munduan egunez egun jendarte askearen alde ari diren dinamikak ezagutuz, gure iniziatibak aberastea dugu xede", adierazi dute.
KONFERENTZIA - EZTABAIDAK
Larunbata, 11:00 - Europar Batasuna, burujabetasunaren etsai.
Gomitatua : Lur Gil Rey, Askapena mugimenduko kidea eta brigadista.
Europa eta Europar Batasuneko egungo egoera aztertzea da helburua. Hasteko, Europar Batasunaren jatorriaz mintzatuko gara, eta kapitalarekin eta burgesiaren klase interesekin duen lotura hertsia ikusiko dugu. Ondoren, Europar Batasunak eta haren baitako Estatuek azken krisi ekonomikoari nola erantzun dioten aztertuko dugu, barne eta kanpo-politikari erreparatuz. Horretarako Greziaren adibide praktikoa jorratuko dugu. Azkenik, gaur egun bloke ideologiko historikoek zer jokabide duten analizatu, eta ondorio eta proposamen batzuk aurkeztu edo elkartrukatzea litzateke asmoa.
Larunbata, 16:00 - Irlanda : bakea ala pazifikazioa?
Gomitatuak : Liam O’ Ruairc, Eoin O’ Broin
Ipar Irlandak azken urte hauetan bizi izan dituen egoera politiko eta soziala aipatuko dituzte Liam O’ Ruairc idazleak eta Eoin O’ Broin Sinn Féin alderdiko kideak. Independentziaren aldeko borrokan, herri honek borroka armatua, errepresioa, bake prozesua eta negoziazio politikoak ezagutu ditu. Zein dira ondorioak? Bakea eta deskolonizazioa lortu ote dira, justiziak aitzina pausuak egin ote ditu? Zein da preso politikoen egoera, zein dira autodeterminazioa eta lurraldearen batasunaren aldeko taldeen arteko loturak?
Igandea, 11:00 - Erresistentzia bai, baina gero zer?
Gomitatuak : Errekaleor auzo askea (Gasteiz), Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD, Libre/Eleak plataforma, Getxoko Tosu kanpamendua.
Herrigintza ez dago lo. Euskal Herrian, autogestioan eta desobedientzian oinarritu kolektiboak garatzen ari dira, izan proiektu txikitzaileen edo errepresioaren kontra, izan balore edo bizi praktika batzuen alde. Aldarrikapenak eta militantzia moldeak eredu berrien bila dabiltza, lekuz leku. Mugimendu batzuk, feminismoak eta gune askeek adibidez, zeharkatzaile bilakatu nahi lukete. Halaber, ZAD-etik datozen haizeek oihartzuna dute hemen, eta elkarlanerako tresnak ari dira sortzen. Bakoitzaren esperientziatik abiatuz, zer trukatu eta sendotu daiteke bateragarritasun eta elkar zaintza batera buruz joateko, benetako indarra bilakatzeko?
TAILERRA
Larunbata, 17:00etatik 19:00etara - Asanbladen ibilmoldea, botere harremanak ardatz.
Gomitatuak: Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza eta Pili Alvarez
Zeintzuk dira gure asanbladen egunerokoan identifikatzen ditugun zailtasun edo oztopo nagusiak? Asanbladen funtzionamenduari dagokionean zeri jarri behar diogu arreta? Hainbat galderari tiraka, asanbladen jardunean bizi izan ditugun hainbat kasu praktikori helduko diegu tailerrean.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.