EHUri eskatu diote Espainiako Armadarekin duen “lankidetza” eten dezala

  • LAB, STEILAS eta ELAko sindikatuek, hala nola Ernai, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mugarik gabeko ingeniaritza elkarteak eta Ikasle Abertzaleek elkarretaratzea egin dute asteazkenean Bilboko Ingeniaritza eskolan, Euskal Herriko Unibertsitateak "militarismoarekin lankidetza moztea" eskatzeko.


2019ko uztailaren 04an - 10:59
Elkarretaratzea Ingeniaritza Eskola aurrean (argazkia: LAB)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkanoren mundu bira ospatzeko uztailaren 6an eta 7an Getarian egingo den Horizonte Elcano ekimenean hartuko dute parte Espainiako Itsas Armadako ordezkari ugarik, baita hainbat euskal entitatek ere, tartean EHUko Ingeniaritza Eskolak. Besteak beste, ingeniaritzako Saltillo belaontziak euskal kostaldean zeharkaldia egingo du Armadako Juan Sebastian Elcano ontziarekin batera.

Horregatik, asteazkenean Ingeniaritzako Eskola aurrean elkarretaratu dira sindikatu eta eragile ugaritako kideak, EHUren parte-hartzea salatzeko: "EHUren funtzioa euskal jendartearen beharrei erantzutea da eta bere ekimenak hitz hutsetan geratu ezin diren baloreetan oinarritu behar dira, eta indar armatuekin eta beste herriak txikitzen dituen euskal armagintzarekin kolaboratzea ez da sartzen betebehar hauen artean, baizik eta kontrakoa", azaldu dute.

Euren esanetan, EHUren jarrerak "normalizatu" egiten du euskal kostaldean itsas armadako ontzi militar bat egotea. Unibertsitateari eskatu diote bere parte-hartzea bertan behera uzteko eta armadarekin duen "lankidetza" eteteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

2025-01-22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025-01-22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Eguneraketa berriak daude