EHE

EHEk “euskararen errepublika independentea” aldarrikatuko du abenduaren 6ko manifestazioan

  • Euskal Herrian Euskarazek hiru aldarri izango ditu abenduaren 6an, Durangoko Azoka garaian, Landako gunetik abiatuko den manifestazioan: hizkuntza eskubideak defendatzea, euskararen aurkako erasoei aurre egitea eta Euskal Herri euskaldunaren alde egitea.


2021eko irailaren 20an - 07:52
Azken eguneraketa: 09:53
EHEk manifestazioa deitzeko egindako agerraldia Durangoko Landako gunearen aurrean. Argazkia: EHE.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EHEk manifestazioaren deialdia egiteko argitaratu duen oharrean dioenez, larrialdi linguistikoan gaude. Ez du gutxiesten azken hamarkadetan euskararen normalizazioan egindako lana eta lortutako emaitzak. Harro egotekoa eta positiboki baloratzekoa dela uste du EHEk. Dena den, euskara normalizatu eta euskal hiztunon komunitatea berrosatzeko prozesua krisian dagoela diote.

Legeen bidez eta erabaki judizialen bidez, “euskalduntzean aurreratutako apurra mugatu eta inboluziora eramateko ahalegin betean” daudela bi estatuak salatu du EHEk. Hainbat adibide eman ditu. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan murgiltze eredua ezartzea Parisen “erregutu” beharraz eta hango politikarien nahiek agintzeaz kexu da EHE. Nafarroan Gobernuak euskara baino alemana gehiago baloratzea salatu du eta Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan epaitegiak hizkuntzaren normalizazioan emandako urratsak nola mugatzen eta debekatzen ari diren azpimarratu du.

Gaur egungo hizkuntza politikek eta marko juridikoek eman behar zutena eman dutela eta beste marko juridiko baterako jauzia emateko unea dela adierazi du mugimenduak. Burujabetza osoa eskuratzeko beharra azpimarratu du kanpo-eskuhartzerik gabeko hizkuntza politika garatzeko.

Euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko “euskararen errepublika independentea” eskuratzea ezinbestekotzat jo dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHE
2024ko apirilaren 16
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Eguneraketa berriak daude