Eguzkik salatu du babestutako hegaztiak tiroz botatzen jarraitzen dutela, zigorrik gabe

  • Eguzkik salatu du legez babestutako hegaztiak tiroz botatzen jarraitzen dutela eta botatzen dituztenentzako zigorrik ez dagoela. Ezagutu dugun azken biktima mendizale batzuek Ezkurra partean aurkitu eta ekarri ziguten honako gabirai hau da (Accipiter nisus). Begi-bistan zegoen tiroz botatakoa zela, baina Igeldoko Arrano Etxean konfirmatu egin zuten, erradiografia bate gin ondoren.


2018ko azaroaren 5ean - 09:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez da inola ere ehiza-aldia hasi zenetik Eguzkik ezagutu duen horrelako kasu bakarra. Izan ere, badugu beste dozena erdi baten berri. Nolanahi ere, ez da begi-bistatik galdu behar ezagutzera iristen diren kasuak icebergaren tontorra baino ez direla. Gure ustez, administrazioek ez diote arazori behar bezala heltzen eta, are okerragoa dena, beraien politiken bidez nolabait sustatzen dute (esaterako, noizko ehiza-linea bat ixtea bertatik espezie babestuei tiro egin zaielako?).

Eguzkik ezagutzen dituen kasuak salatzen eta ezagutarazten jarraitzeko asmoa du. Badakigu oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea, baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu alor honetan delituak egiten ari direla eta zigorgabetasuna nagusi dela.

Argazkiak: Eguzki.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegaztiak
2025eko uztailaren 9
Teknologia
Bitxoak

2024ko irailaren 16
Antzandobi arrunta
Landazabaleko buruhandia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!