Eguzki plakaz estalitako bidegorria Hego Koreako autopista baten erdian

  • Hego Koreako Daejeon eta Sejong hiriak bidegorriarekin eta errepidez lotuta daude. Bidegorria, ordea, eguzki plakaz estalita eta errepidearen bi noranzkoen erdian dago.


2015eko apirilaren 8an - 10:42
Daejeon eta Sejong hiriak lotzen ditu bidegorriak. (Argazkia: Flickr/Romel Jacinto).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sistema fotovoltaikoak estaltzen duen bizikletentzako bideak babesa ematen die txirrindulariei eguraldiaren eta autoen aurrean. Horrela, guztira 32 kilometroko bidea dute osatuta bi hirien artean Carscoops gunearen arabera. Bidegorrira lur azpiko sarbideen bidez sartzen da eta kilometroko sarrera bat dago.

Plakaz inguratutako bidearen ondoko errepideko errailetik zirkulazio azkarreko autobusek soilik zirkulatu dezakete. Autoek gainerako hiru errailak erabili ditzakete.

Jarraian, eguzki plakaez estalitako bidegorriaren irudiak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude