EFEren Erromako egoitza okupatu dute, Lander Fernandez presoarekin elkartasunez

  • EFE albiste agentziak Erroman duen egoitza okupatu dute Un caso basco a Roma taldeko kideek. "Militante euskaldunen borroka kriminalizatu eta Espainiako Gobernuaren jokabidea zuritzeko prest agertzen da beti", salatu dute.


2013ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
'Lander askatu' dioen pankarta, EFEk Erroman duen egoitzan.

Lander Fernandez Arrinda preso santutxuarrari babesa emateko sortu zen Un caso basco a Roma taldea. ETAko kide izatea leporatuta, 2012ko ekainean atxilotu zuen Italiako poliziak Erroman.

2013ko apirilaren 17an, hura estraditatzea onartu zuen Italiako Auzitegi Gorenak.

Azaroaren 11n Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratuko du Fernandez Arrindak, eta EFEren egoitza okupatuta, kasu honen inguruko "isiltasuna eta hipokresia" hautsi nahi izan dute Un caso basco a Roma taldeko kideek. "Landerren akusazioa torturen bidez lortu zuten poliziek", salatu dute.

Gau egun Estremerako kartzelan dago preso, Madrilen.

Informazio gehiago:

Un caso basco a Roma Facebooken.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Eguneraketa berriak daude