EBn sekretu komertzialak babesteko araudia: informazio eskubideari beste mehatxu bat

  • Sekretu komertzialen inguruko zuzentaraua jorratzen dihardute Europako Parlamentuan. Sekulako ezustekorik gertatu ezean, osteguneko osoko bilkuran, Estrasburgon, eurodiputatuek onartu egingo dute zuzentarau proposamena, enpresen sekretu komertzialak babestuko dituena informazioa “lapurtzea” edota “modu desegokian erabiltzea” zigortuz. Euskal Herrian Mozal Legearen auzia pil-pilean dagoen honetan, zalantza dago arauak nola eragingo dien kazetariei.


2016ko apirilaren 12an - 13:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sekretu komertzialen araudiaren aurkako ekintzaileen aburuz, neurria “mehatxua da kazetari, informatzaile eta enpresetako langileentzat; eta interes publikoko informazioa eskuratzeko eskubidearen aurka doa”. Onartzekotan, langileen ezagutza enpresen ondasun bilakatuko litzateke.

Neurriak kartzela zigorra eta isunak ekar diezazkieke enpresen “praktika desegokiak eta arau hausteak” azalarazten dituztenei. Proposamenaren aurkakoen ustez, Europar Batasunean “justizia eta demokraziatik at” dagoen marko legala sortuko litzateke araudia onartuz gero.

Sekretu komertziala "oso modu lausoan" definitzen du zuzentarauak, wemove.eu kanpainaren bultzatzaileen arabera. "Hala, enpresa baten barruko ia edozein informazio jo daiteke sekretu komertzialtzat, eta horrek arriskua dakar enpresaren baimen gabe informazio hori zabaltzen duen edonorentzat".

Wemove.eu sinadura bilketa egiten ari da europarlamentariei zuzentarauaren aurka bozka dezaten eskatzeko. "Batzuetan mota horretako informazioa zabaldu behar da interes orokorraren mesederako, korporazioek delituak egitea edota jardun desegokiak izatea galaraziko litzateke eta. Baina zer kazetari, enpresako langile edo akademiko arriskatuko da kartzela zigorra edota ehunka mila euroko isuna jasotzera?".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!