EAJk faktura pasa dio ELAri

  • Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak. Hau da, Bizkaiko Ogasunak erabaki du euskal sindikatuen erresistentzia kutxa ikertzea.

Juan Mari Arregi
2018ko otsailaren 09a
(Argazkia: ELA)

Kutxa hori gehien erabili duena ELA izan da. Berak emandako datu ofizialen arabera, 2008 eta 2011 artean 13,7 milioi euro ekarri zituen erresistentzia kutxara –bere gastuen %15,1– eta 2012 eta 2016 artean 19,1 milioi izan ziren –gastuen %16,24–.

Hain justu, eta kurioski, joan den urtean Bizkaiko zahar etxeetako 370 eguneko greba luzea gidatu zuenean erabili behar izan zuen gehien erresistentzia kutxa ELAk. Eta greba horretan, Bizkaiko Aldundia oso gogor inplikatu zen, sindikatuaren eta ordezkari politikoen arteko konfrontazio serioa eraginez; ELAk eta EAJk elkarren artean duten harreman mikatzaren erakusgarri da hori, Urkullu lehendakaria eta buruzagitza jeltzaletik hasita. ELAk ziurtatu du 38 urte daramatzala euskal ogasunek jarritako irizpideak betetzen eta azaldu duenez “inoiz ez da erresistentzia kutxako indemnizazioa lan errenta gisa hartu”.

Argi dago Bizkaiko Ogasuneko zerga ekimen hori EAJk sindiaktu abertzaleari pasa nahi dio faktura dela. Ez du “kontrabotererik” nahi, ezta inork bere inguruan itzal egiterik ere. Sindikatu otzanak nahi ditu. Hobe luke Ogasunak ohiko zerga-iruzurrean sakontzea, ongi baitaki non egiten den iruzurra eta ez zaio hain arrotz. Dagoen lekuan egonik ere pertsegitu beharko luke.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Sindikalgintza  |  EAJ  |  Ogasuna  |  ELA  |  Bizkaiko Foru Aldundia

Sindikalgintza kanaletik interesatuko zaizu...
Departamenduko Laborantza Ganbarako bozen inguruko eztabaida publikoa
MULTIMEDIA - solasaldia

Sei urtetarik egiten dira Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak. Laborariek, erretiratuak diren laborariek eta laborantzako egiturek beren ordezkariak hautatu behar dituzte. Euskal Irratiek eta Kanaldudek Ipar Euskal Herriko laborarien bi sindikatu nagusiak gomitatu dituzte eztabaida publikoan parte hartzeko: FDSEA/JA laborari gazten sindikataren izenean Patrick Etchegaray, Iban Pebet eta Sebastien Uthurriague, ELB/ELB gazte sindikatarendako Beñat Molimos, Dorothée... [+]


2019-01-22 | ARGIA
Akordioa eta grebaren amaieran Huerta de Peraltan

Ia hilabete iraun duen Huerta de Peraltako langileen greba amaitzea erabaki dute astearte goizean.  "Akordioak langileen aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu", LABek jakinarazi duenez, eta prekarietatearen aurka larunbaterako Iruñean deitutako manifestazioa mantenduko du.


2019-01-20
Aldaketarik ez

Eguneko 13 ordu baino gehiagoko lanaldiak, jai egunak barne. Osagarririk ez opor, baja edo gauean lan egiteagatik. Prekarietatea ordainsari langile migratzaileentzat. Eta grebari ekin diote. Ez gara ari Almeriako “plastikozko itsasoko” egoeraz, Azkoienen gaude, Nafarroako Gobernuak diru publikoz lagundutako enpresa batean. Urtetan Nafarroako landa eremuan izan den gatazkarik handiena da Huertas de Peraltakoa. Eta momentuz, Aldaketaren Gobernuak patronalaren ildoa babestu eta... [+]


Tabakaleraren administrazio kontseiluak Ubikeko grebari iskin egin dio

Asteartean bildu da Tabakaleraren administrazio kontseilua eta, besteak beste, kuturgune horretan kokatuta dagoen Ubik sorkuntza liburutegiaren lan-gatazka aztertu du. Arazoa langileen eta Ubiken esleipena daukan Sedena enpresaren artean konpondu behar dela adierazi du Tabakalerak prentsa ohar batean.


2019-01-14 | Uriola.eus
Oroimen historikoaren alorreko legedia bete dezala eskatu dio CNTk Jaurlaritzari

CNT sindikatuak Ondare Historikoa arautzen duen 4/1986 Legea onartu baino lehen konfiskatu zieten ondarea itzultzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Horretarako, elkarretaratze bat egin dute ostiralean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean.


2019-01-11 | ARGIA
CNT sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio 1937an konfiskatutako ondarea itzultzeko

"Legearen arabera gurea dena eskatzen ari gara", adierazi dute. Irakurri jarraian sindikatuaren oharra.


2019-01-10 | ARGIA
Huerta de Peraltako grebalarien aldeko "Elkartasun Egunak" 35 gizarte eragileren babesa jaso du

Urtarrilaren 11n, ostiralarekin, Elkartasun Eguna izango da Iruñean Huerta de Peraltan greban dauden langileen borroka babesteko. Iruñerriko 35 eragilek sostengua eman dio ekimenari eta egun horretako ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute.


"Huerta de Peraltako greba irabazi egin behar dugu"

Azkoiengo Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean daude abenduaren 26tik, kaleratutako lau langile berriro har ditzatela eskatzeko, eta lan baldintza duinak eskatzeko.


2019-01-10 | ARGIA
Huerta de Peralta: Orchard workers on indefinite strike gaining support

The workers at Huerta de Peralta in Azkoien, Navarre, are on indefinite strike since the 26th December in order to defend their rights and demand that the company reinstate the four workers it has sacked. They held a multitudinous demonstration in Iruñea on 7th January, and many citizens supported the workers.


2019-01-10 | Plaza Hutsa
"Kontraboteretik herri-boterearen eraikuntzara igaro behar dugu”
MULTIMEDIA - Plaza Hutsa

Igor Arroyok eta Izaskun Garciak sindikalgintzari buruz jardun dute Plaza Hutsean, Jagoba Zuluetaren galderei erantzunez. LAB sindikatuko zuzendaritzan ari diren bi kide hauek urteetan politikagintzan, ikasle mugimenduan eta herri mugimenduan buru-belarri aritutakoak dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude