Espainiako segurtasun indar gehiegi dago EAEn Eusko Jaurlaritzak dioenez

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako administrazioaren eta EAEkoaren arteko bikoizketak zehazten dituen txostena aurkeztu du. Horren arabera, espainiar polizien kopurua justifikatu gabe dago “are gutxiago mehatxu terrorista hainbeste murriztu denean”.


2014ko otsailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren delegatua Guardia Zibilak Gasteizko Sansomendin duen koartelean (Arg.: El Mundo)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzak “bere baliabideekin” egin du Gobernu Kontseiluak atzo onartutako txostena. Espainiako Estatuari egotzi dio nazioarteko harremanen, defentsaren eta indar armatuen gaineko eskumena “gehiegikeriaz eta disfuntzionalitatez” erabiltzea. Hala, poliziaren funtzio ia guztiak Ertzaintzari dagozkiola gogorarazi du eta Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzen (FCSE, gaztelaniazko sigletan) presentziak edozein polizia-ratio “desafiatzen” duela.

Bestalde, administrazioaren antolaketan “bikoizketa larriak” atzeman ditu Eusko Jaurlaritzak, traspasatu gabeko eskumenek sortutako “gardentasun faltagatik”. Egoera horren aurrean, Estatuturen garapena behingoz “burutu” dadila eskatu du.

Eusko Legebiltzarrera eramango du Urkulluren exekutiboak dokumentua, alderdien arteko eztabaidarako eta lanerako tresna moduan ikusten baitu. Lehenik Foru Aldundien eta Eudelen ekarpenak jasoko dituzte baina.

Txostena osorik irakur daiteke (pdf) Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean (gaztelaniaz soilik).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Eguneraketa berriak daude