EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

  • Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren zuzendaria PPren bueltan ibili da, eta Espainiako musika festibalen elkarteko burua da.

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua maiatzaren 27an Gasteizen, Lehendakaritzan. Irekia

2025eko ekainaren 17an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Legegintzaldi honetan kozinatuko da EAEko Kultura Sistemaren Legea. Hala egin asmo du Eusko Jaurlaritzak, eta laguntza-eskaera lizitaziora atera zuen iazko urtearen amaieran, sailak baitio “lan teknikoegia” dela berak ganoraz heltzeko. Hauxe zen kontrataziorako eskatzen zena: “EAEko Kultura Sistemaren lege-proiektu bat egiteko eta izapidetzeko oinarri izango diren materialak idazten laguntzea”. Adierazten zen baloratuko zela administrazioei gaiotan zerbitzua eskaintzen esperientzia izatea, baita “aditua” izatea ere kultur zuzenbidearen arloan, aholkularitza eskaintzeko.

EAEko Kontratazio Publikoen webgunean ikus daitekeenez, enpresa bakarra apuntatu zen lizitaziora: Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP. Hortaz, hari esleitu zaio legediaren aurre-lanketa, ia 80.000 euroren eta 700 orduko lanaren truke. Kontratazioan ageri denez, abenduaren 27rako aurkeztuko ditu enpresak proiektuaren zirriborroa eta memoria, eta Jaurlaritzak 2026an onartu nahiko luke EAEko Kultura Sistemaren Legea.

Nor dago enpresaren atzean?

Abokatu talde batek zuzentzen du Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa. 2004an sortua da eta Madrilen du egoitza. Patricia Gabeiras Vázquez da zuzendaria, baita enpresaren sortzailea eta bazkidea ere. Jardun enpresarial gehiago ere baditu, besteak beste, etxebizitza turistikoak alokatzen dituen enpresa bat A Coruñan.

Abokatu-taldearen webgunean irakur daitekeenez, Finantzen eta Kulturaren Zuzenbidean aditua da Patricia Gabeiras Vázquez, eta enpresaren buru izateaz aparte, Musika Festibalen Elkarteko (gaztelaniaz, FMA) zuzendaria ere bada. Kargu horrekin, kulturaren inguruko hitzaldiak-eta eman izan ditu hainbat lekutan.

FMAren helburua, elkarteak dioenez, musika festibalak “ekitaldi artistiko eta kultural gisa” nabarmentzea da. Hala beharko lukete izan berez, baina lehen puntuan hori azpimarratzeak badu zergatia: hainbatetan seinalatu denez, musika atzeko planoan geratzen da makrofestibaletan, bestelako interes ekonomikoen mesedetan. Makrofestibalen eredua jo puntuan ipinita dago azken urteotan bereziki, hala nola modeloak berak musikarien artean sortzen dituen arazoengatik, langileek izaten dituzten lan-baldintzengatik, edota publiko gisa joaten denarentzat, frogatu izan denez, antsietate iturri delako; neke fisikoa gehiegizkoa da eta deskantsurako orduak oso murritzak.  

FMA elkarteko kide dira, besteak beste, ondoko festibal hauek: Arenal Sound, FIB, Sónar eta Euskal Herriko Last Tour enpresak antolatzen dituen BBK Live, Bime eta Azkena Rock, baita Israelen apartheid-a babesten duen KKR inbertsio funtsak finantzaturiko Resurrection Fest eta ViñaRock ere –askoz ere gehiago dira, baina haiekin piztu da polemika–. Vox alderdiak babestutako Tsunami Xixón punk rock jaialdia ere FMAko kide da.

PPrekin lotura

Sarean gehiago arakatuta, Patricia Gabeirasen izena bilatuta, PP alderdi politikoaren webgunean orri bat zabalik duela topa daiteke, nahiz orria hutsik egon. Horrek zerikusia izan dezake PPren ekitaldi batean parte hartu izanarekin, Borja Sémperrekin batera, hain zuzen ere 2023ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen atarian.

PPren Kultur Programa aurkezteko ekitaldia izan zen, eta foku guztiak César Molina PSOEko Kultura ministro ohiak bereganatu zituen; izan ere, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuan izan zen ministro Molina, eta ekitaldi horretan agerpen publikoa eginda, PPren aldeko botoa eskatzera pasatu zen. Gabeiras Vázquezek ez zuen, ordea, PPren izenean edo PPren alde hitz egin, ekitaldi horren kronika batean irakur daitekeenez gero.

Gabeiras familia

Hamaika ahizpa-neben artean gazteena da Patricia Gabeiras Vázquez; horietako askok dituzte enpresak edo sozietateak irekita han eta hemen. Ama, María Rosa Vázquez, Espainiako Artxibategi Orokorrean lan egindakoa da; liburu bat idatzita dauka. Eta bere aita ez zen edonor izan: José Gabeiras Montero (Ferrol, Galizia, 1916 – Madril, 2005). Wikipedian ere ageri da, eta ez alferrik.

José Gabeiras desfile militar batean.

Frankisten bandoan aritu zela esatea motz geratzea da. Izan ere, militar sartu zen Espainiako Gerra Zibila hasi zen urte berean, artillerian ibili zen hainbat urtetan, eta, Bigarren Mundu Gerran boluntario joan zen Dibisio Urdinarekin, naziekin, Sobietar Batasunaren aurka borrokatzera. Handik itzulitakoan, frankismoan, Madrilgo Getafe auzoko artilleria akademiako irakasle hasi zen, eta ikasketa-buru izatera heldu. Gero, 1973an, ohiko lana utzi eta brigaden buru izendatu zuten, eta postuetan gora egin zuen Franco hil arte. 

Trantsizio garaian UCD alderdiaren bueltan egon zen José Gabeiras. Adolfo Suárez presidentearen gobernuan Defentsa Ministerioaren Politika Gaietarako idazkari nagusia izan zen 1979ra arte. Gero, Leopoldo Calvo-Sotelo presidentearekin, Lurreko Armadaren jeneral buru izendatu zuten, harik eta Felipe González eta PSOE gobernura heldu eta kargugabetu zuten arte.

Estatu-kolpean, presente

Lurreko Armadaren buruzagi zela jazo zen Tejero koronelaren estatu-kolpe saiakera Espainian, 1981eko otsailaren 23an. Gabeirasen azpitik zeuden, hortaz, estatu-kolpean nahasita zeuden militar denak. Gabeirasek ez zuen parte hartu, ez zegoen-eta kolpea eman zutenen bandoan. Liskarrak zituzten haien artean.

1981eko ekainaren 27ko 'Diario 16' egunkari zati bat. "Gabeirasek sutsuki defendatu du demokrazia", dio titularrak. Lau hilabete baino ez ziren igaro estatu-kolpe saiakeratik, eta artikuluak dioenaren arabera, Gabeirasek ordurako hitzeman zuen armada osoak egiten zuela demokraziaren aldeko apustua.

Julio Merino kazetariak artikulu batean kontatzen zuen moduan, Jaime Milans del Bosch eta enparauak haserre zeuden Gabeiras kargu horretara entxufe bidez heldu zelako. Milans del Boschek-eta militar kargua zuten, baina Gabeiras ohiko bidea jarraitu gabe heldu zen hain gora. Entxufismo horrek giroa gaizto ipini zuen militarren artean, armadaren kontseiluan, horren parte zirelako denak eta Gabeiras buru. Laburpen hau egin zuen aipaturiko artikuluan Merino kazetariak: “Jeneraltzak ez zeukan ahaztuta Gabeiras nola heldu zen goi-kargura, maila batzuk saltatuta, Manuel Gutiérrez-Melladori obedientzia itsua ziolako”. Gabeiras hil zen egunean ere, eskuineko prentsak aipagai izan zuen kargu igoera polemiko hura.

Gutiérrez-Mellado Defentsa Ministerioko presidenteordea zen estatu-kolpearen egunean, eta aurrez Defentsa ministroa –betiere Adolfo Suárezen aldamenean–. Borboiekin batera, Gutiérrez-Mellado eta Gabeiras hartu izan dira estatu-kolpearen aurrean “altxatu” ziren figura moduan. Ez zen oso argi geratu ea noiz jakin zuten lankide militarrek estatu-kolpea emango zutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude