EAEko babes ofizialeko etxebizitzen %25 alokairurako izatea “zaila” iruditzen zaio Jaurlaritzari

  • Eusko Jaurlaritzak 2014an eraikitako babes ofizialeko etxebizitzen laurden bat alokairurako izatea proposatu du aurtengo aurrekontuetan, baina urtea hasiberritan “zaila” iruditzen zaio bere buruari jarritako helburua lortzea.


2014ko urtarrilaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko obra batzuk, Barakaldon. (Arg: barakaldodigital.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Egungo egoeraren ondorioz” izango da konplikatua alokairuzko bizitoki ofizial gehiago eskaintzea, Jaurlaritzako ordezkarien hitzetan.

Alokairua da etxebizitzaren gatazka konpontzeko “formula eraginkorrena”, Lan eta Gizarte Politiken Departamentuaren iritziko, baina lanak izango ditu hala ere errenta mota hori sustatzeko.

Egun eraikitzen ari diren babes ofizialeko 8.653 pisuetatik 1.426k baino ez dituzte alokairuan jarriko, %16a alegia.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politikako sailburu Juan Maria Aburtori “korapilatsua” iruditzen zaio gaia; dena den, errentan hartzeko pisu gehiago lortzea “bideragarria” dela dio. Jada eraikitzen hasita dauden eraikinetako batzuk alokairura bideratzea da “gakoa”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025eko urriaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude