Durangarrek 18 solairuko bost dorreak egin ala ez erabakitzeko aukera izan nahi dute

  • Pasa den ostiralean, martxoaren 29an, Erabaki plataformak deituta ehundaka herritar batu zieren Durangon egindako mobilizazio jendetsuan.

Martxoaren 29an egindako manifestazioa. Argazkia: Durangoko Erabaki Plataforma Herritarra.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amaieran irakurri zen manifestua:

Arratsalde on!

Ehundaka lagun batu gara gaurkoan Durangon, pentsamendu, ideologia eta kolore desberdinetako jendea, aldarri bakar batekin: Herri galdeketa nahi dugu, erabaki nahi dugu! Durango erdian eraiki nahi dituzten 18 pisuko 5 dorreak eraiki ala ez eraiki ezin da gutxi batzuen erabakia izan. Proiektu honek etorkizuneko Durango zer izango den guztiz baldintzatuko du, eta horregatik, beste behin ere, ozen esan nahi dugu proiektua inposatu beharrean herriari galdetu beharra dagoela.

Ez dugu udala sinisten. Ikusi dugu zelan herri galdeketa onartu bai, baina bere benetako asmoak ez doazela hortik, eta nahiz eta obrak gelditzeko eskatu hauek aurrera jarraitzeko baimena ematen duten. Gaurkoan altu eta ozen eskatu nahi diegu entzun gaitzatela, eta onartu dezatela 3.000tik gora durangarrek eskatu duten herri galdeketa, interes politiko eta pribatuen aurretik herritarron interesa delako garrantzitsuena.

Beste barik, jarraitu dezagun lanean galdeketaren alde, eta altu entzun gaitzatela: Erabaki nahi dugu!

Informazio gehiago: www.erabakidurango.org

Albiste hau Eragileen plaza! Argiako gunetik hartua izan da.

 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude