Duque nagusi eta FARCen porrota Kolonbiako hauteskundeetan

  • Igandeko hauteskundeen ostean, Kolonbiako Senatuak eskuineragoko joera hartuko du aurrerantzean. Bestalde, nabarmentzekoa da abstentzioaren garaipena, %53koa izan baita.

     


2018ko martxoaren 12an - 11:03
Iván Duque Zentro Demokratiko alderdiko burua hauteskundeetako garaipena ospatzen, igandean (Arg: Berria)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zentro Demokratiko alderdiak irabazi ditu igandean Kolonbian egindako hauteskundeak. Legebiltzarreko ordezkariak aukeratu dituzte kolonbiarrek, eta Ivan Duque buruak lortu du botoen gehiengoa, Álvaro Uribe presidente ohiak kargua bere esku utzi eta lehenengo hauteskundeetan.

Zentro Demokratiko alderdiak, baina, ez ditu espero zituen emaitzak lortu: Alderdi Liberalaren atzetik (2,42 milioi boto), bigarren indar bozkatuena izan da Ordezkarien Ganberarako (2,35 milioi boto), eta lehenengoa Senatuan (2,5 milioi boto). Duqueren alderdiak izango ditu ordezkari gehien Senatuan (19 senatari 102tik) eta Ganberan (32 ordezkari 166tik).

Esaten da Kolonbiako hauteskundeek hiru buelta dituztela, eta lehenengoa, Legebiltzarrekoa, hurrengo hauteskunde orokorrean gertatuko denaren aurrerapena izan ohi dela. Hartara, Duque alderdi-buru zentro-eskuindarrak urrats bat aurrera egin du Kolonbiako presidentetza lortzeko bidean.

Hauteskundeek utzitako beste emaitza esanguratsu bat FARCek lortutako babes eskasa izan da. Armak utzita, lehenengo aldiz parte hartu du hauteskundeetan, eta 52.000 boz lortu ditu Senaturako (botoen %0,34) eta 32.429 boz Ganberarako (botoen %0,22). Alabaina, FARCek ez du alde izan hauteskundeen aurreko testuingurua. Rodrigo Londoño “Timochenko” alderdi-burua kanpaina garaian ospitaleratu zuten osasun arazoengatik, eta alderdiak salatu du ez dutela kanpaina egiteko diru-laguntzarik jaso. Haatik, FARCek hamar ordezkari izango ditu, bost Senatuan eta beste hainbeste Ganberan, bake itunak hurrengo zortzi urtetarako gutxieneko ordezkaritza hori bermatu baitio.

Juan Manuel Santos presidentearen U Alderdia izan da hauteskundeetan galtzen atera den beste bat. 21 senatari izatetik, 14 izatera pasako da, eta 37 ordezkaritik, 25era. U Alderdiak uko egin dio presidentegaia aurkezteari, “lider sendorik” ez duela iritzita.


Irakurri gehiago: Kolonbia Nazioartea Amerika FARC
Kolonbia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
AEB-en erasoa Venezuelaren aurka
Trumpen bakeak guda esan nahi du

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...