Duintasunaren aldeko Martxa larunbatean Madrilen

  • Duintasunaren aldeko Martxa Espainiako hiriburura iritsiko da larunbatean. Madrilgo agintariek gogor kritikatu dute ekimena eta hiriburua poliziek hartuko dute.


2014ko martxoaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Larunbatean, hilak 22 iritsiko dira Espainiako hiriburura zutabe guztiak, eta poliziaren presentzia zabala edukiko dute aurrez aurre. (Arg: Marcha por la Dignidad)

Madrilgo Gobernuaren hitz gogorrak

Madrilgo Erkidegoko presidente Ignacio Gonzalezek Duintasunaren aldeko Martxa Urrezko Egunsentia Greziako alderdi neonaziarekin konparatu du.

“Muturrek elkar ukitzen” dutela adierazi du, eta urrezko egunsentia alderdiaren programa politikoan dauden puntuak duintasunaren aldeko Martxaren manifestuan errepikatzen direla esan du.

Larunbatean, hilak 22 iritsiko dira Espainiako hiriburura zutabe guztiak, eta poliziaren presentzia zabala edukiko dute aurrez aurre.

Interbentzio Unitateko 33 talde izango dira Madrilen. Denera, istiluen-kontrako 1.650 agente.

LAB ez doa Madrilera

LABek Madrilgo Duintasunaren martxan parte hartzeari uko egitea erabaki du, “antolatzaile batzuen elektoralismoagatik”: Martxaren antolaketan parte hartu duten talde batzuek  «mobilizazioaren helburuak guztiz trakestu» dituztela uste dute sindikatu abertzaleko kideek, eta hauteskundeei begira “beren onuren” alde egiteagatik benetako zentzua “desitxuratu” dutela esan dute.

Iruñean Prekarietatearen aurkako martxa

Prekarietatearen eta pobreziaren aurka Gune Plataformak antolatutako mobilizazioak Hego Euskal Herria gurutzatu du azken bi asteotan. Iruñean eman zioten atzo amaiera.

Espainiako Gobernuaren erabaki politikoak salatu nahi dituztenek larunbatean Madrilen protestari jarraipena emateko deia egin dute zenbait euskal eragile eta sindikatuk.

Zutabeak Madrilera

Euskal Herritik asteartean atera zen Madrilerantz zutabea. Gasteiztik abiatu ziren, eta bidearen zatirik luzeena autobusez egin dute.

Asteazkenean hasi ziren oinez, eta Donostiatik autobusez edo trenez abiatutako jendea batuko zaie larunbatean.

Martxarik jendetsuena Andaluziatik ateratakoa da, 500 pertsona inguru Madrilerainoko bidea oinez egiten ari baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Duintasunaren Aldeko Martxa
2021-02-04 | ARGIA
Duintasunaren Aldeko VIII. Martxaren harira, larunbaterako deialdiak egin dituzte Hego Euskal Herrian

Guardia Zibilak 2014an Tarajalgo hondartzan hamalau pertsona hil ondotik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan. Ezbeharraren zazpigarren urteurrena pandemia betean heldu denez, urteorko mobilizazioa deszentralizatu dute, jende pilaketak ekiditeko. Hego Euskal... [+]


2015-03-06 | Igor Agirre
Duintasun Martxa Madrilera abiatuko da eta urrirako greba prestatzen ari dira

“Ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna” aldarrikatzeko Duintasun Martxa antolatu dute iazko martxa antolatu zuten eragileek.


2014-04-28 | ARGIA
SAT sindikatu andaluziarrak "puntu eta bereiz" egiteko premia nabarmendu du Donostian

Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]


2014-03-26 | Ane Lusarreta
"Herritarren segurtasunerako legea" moldatuko dutela dio Fernandez Diazek

Espainiako Barne ministerioak “Herritarren segurtasunerako legea” aldatuko duela adierazi du, jaso dituen kritikek eraginda.


2014-03-24 | Ane Lusarreta
“Ogia, lana eta etxebizitza” eskatu dute ehunka mila pertsonak Madrilen

Larunbatean Espainiako hiriburuan ehunka mila pertsona atera ziren kalera, Duintasunaren aldeko martxa deiturikoan.


Eguneraketa berriak daude