Duintasunaren Aldeko VIII. Martxaren harira, larunbaterako deialdiak egin dituzte Hego Euskal Herrian

  • Guardia Zibilak 2014an Tarajalgo hondartzan hamalau pertsona hil ondotik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan. Ezbeharraren zazpigarren urteurrena pandemia betean heldu denez, urteorko mobilizazioa deszentralizatu dute, jende pilaketak ekiditeko. Hego Euskal Herrian egin dituzte hainbat deialdi.


2021eko otsailaren 04an - 13:03
Tarajalgo gertakizunen harira Bartzelonan egindako protesta (Argazkia: Adam Jones from Kelowna)

Larunbatean zazpi urteko beteko dira “Tarajalgo tragedia” gisa ezagutzen den gertakaritik. 2014ko otsailaren 6an, hamalau pertsona hil ziren itota Tarajalgo hondartzatik gertu (Ceuta). Espainia helmugatzat zuten migratzaileak ziren zendutakoak; Maroko eta Espainia arteko muga igarotzeko ahaleginetan igeri ari zirela, Guardia Zibilak eraso egin zien gomazko pilotak eta gas negar-eragilea erabiliz, hamabost pertsonaren hilketa eraginez. Ordutik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan, egun hartan hildakoen eta orohar migrazio-politikek eragiten dituzten heriotzen oroimenez, eta salatzeko giza eskubideen urraketa sistematikoak.

Aurten, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ezin izango diote urteroko planteamenduari eutsi, jende andana biltzen baitzuen. Alabaina, ekimena ez dute bertan behera utzi, baizik eta moldatu: Espainiako Estatuko luze-zabalean hedatuko da ekitaldia, tokian tokiko ekitaldiekin ordezkatuz Ceutan egin ohi dena. Hego Euskal Herrian ere deitu dituzte elkarretaratzeak larunbaterako, “Heriotza politiken aurrean: memoria, bizitza, eskubideak” lelopean: Bilbon, Moyua plazan, Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean, 17:30ean; Iruñean, Gaztelu plazan, 17:30ean; Donostian Boulevardean, 12:00etan; eta Irunen San Juan plazan, 12:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Duintasunaren Aldeko Martxa
2015-03-06 | Igor Agirre
Duintasun Martxa Madrilera abiatuko da eta urrirako greba prestatzen ari dira

“Ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna” aldarrikatzeko Duintasun Martxa antolatu dute iazko martxa antolatu zuten eragileek.


2014-04-28 | ARGIA
SAT sindikatu andaluziarrak "puntu eta bereiz" egiteko premia nabarmendu du Donostian

Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]


2014-03-26 | Ane Lusarreta
"Herritarren segurtasunerako legea" moldatuko dutela dio Fernandez Diazek

Espainiako Barne ministerioak “Herritarren segurtasunerako legea” aldatuko duela adierazi du, jaso dituen kritikek eraginda.


2014-03-24 | Ane Lusarreta
“Ogia, lana eta etxebizitza” eskatu dute ehunka mila pertsonak Madrilen

Larunbatean Espainiako hiriburuan ehunka mila pertsona atera ziren kalera, Duintasunaren aldeko martxa deiturikoan.


2014-03-23 | Axier Lopez
Duintasunaren Martxan izandako istiluak iruditan

Egunaren hasiera Madrilek azken urteotan ikusi duen manifestaziorik handienetakoak markatu zuen. Gaua, aldiz, polizia eta zenbait manifestariren arteko istiluek hartu zuten.

 

Eguneraketa berriak daude