Drogatu eta bortxatu egin dutela salatu du emakume batek Bilbon

  • Ertzaintzan salaketa jarri du ostegunean emakume batek, asteazkenetik ostegunerako gauez sexu erasoa jasan ondoren.

Gaua, kaleak eta jaia emakumeenak ere badirela aldarrikatzeko gaueko manifestazioa, Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko irailaren 28an - 11:03

Campo Volantin pasealekuan esnatu zen ostegunean salaketa jarri duen emakumea, ezertaz oroitzen ez zela. Hainbat hedabidek jasotzen dutenez, salaketan jasotzen denaren arabera asteazken gauean Mazarredo kaleko diskoteka batean gizonezko bat ezagutu zuen emakumeak. Momentu batez komunera abiatu zen, eta hortik aurrerakoaz ez da gogoratzen.

Emakumea Campo Volantineko banku baten esnatu zen goizeko lehen orduetan. Taberna batera abiatu, bortxatua izan zela jakinarazi eta ostean salaketa jartzera abiatu zen. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude